Eu

Irungo pintada arrazisten aurreko errefusa

2018.eko abuztuak 31

VG 2018 08 31

Euskal erakundeek, Transitoan dauden migratzaileen arretarako Erakundearteko Koordinazio Mahaian bilduta, Irungo Martindozenea aterpetxean izandako adierazpen xenofoboaren aurrean beraien erabateko gaitzespena adierazten dute.

 

Euskal erakundeek lanean jarraituko dute muturreko pobrezia egoeretatik ihesi, transitoan etortzen diren migratzaileei erantzun humanitario, koordinatu eta proportzionatua bermatzeko, bazterkerian erortzeko arriskuan dagoen edonorri bezala.

 

Euskal gizarteak beti erakutsi izan du bere elkartasuna eta konpromisoa ahulezia egoeran dauden pertsonekin. Irungo gertakizuna ekintza isolatu bat da eta ez da euskal gizarteak behin eta berriz adierazi izan duenaren isla.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak