Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko ekonomiaren joera positiboa azpimarratu du Lehendakariak eta enpleguaren kalitatean jarri du arreta

2018.eko irailak 03

Lehendakariak azaldu duenez, Euskadiko ekonomiaren joera positiboa da eta horrek eramango luke langabezia-tasa % 10etik behera ezartzearen helburua betetzera. Hala ere, “zuhurtzia” eskatu du Lehendakariak, “kalitate hobeagoko enplegua” lortzea baita lehentasuna. Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean egin ditu balorazio horiek Lehendakariak eta bertan "lehentasunezko gaitzat" hartu du autogobernua eguneratu eta horretan sakontzea.

Aurrera egiteak eta sakontzeak, Lehendakariaren arabera, “gizartearen onurarako” izango diren gaiez hitz egitea esan nahi du. “Legebiltzarreko taldeei dagokien” lan bat da eta zehaztu duenez “oraindik badago denbora” PNV eta EH Bildu artean dagoeneko existitzen den akordioa “zabaltzeko”, zenbat eta zabalagoa akordioa, “orduan eta akordio hobeagoa” izango delako bere iritziz.

Adostutako testuak “ibilbide instituzionala” izatearen alde agertu da Lehendakaria, Euskadi Europar Batasuneko eremuan kokatu eta benetako bilateralitatea bermatuko duena. Azken gai horri dagokionez, Lehendakariak gogora ekarri duenez, hor dugu oraindik Gernikako Estatutuaren betearazpena eta horregatik, zehaztu duenez, Espainiako Gobernuak “pausoak emateko aukera” bat du Legebiltzarrak eskatutako lan-egutegi bat lantze aldera, egiteko dauden transferentziak eskuordetzeko.

Bestalde, Kataluniari buruz galdetuta, Lehendakariak adierazi du beharrezkoa dela “asmoen maila” ezagutzea “elkarrizketa politikoa eta akordiorako borondatea” eskatzen dituen arazo horri aurre egiteko.

Lehendakariak, 2019ko Aurrekontuei aipamen egitean ziurtatu duenez, “talde parlamentario guztiekin arituko gara elkarrizketan eta saiatuko gara negoziatzen”. Hala ere, Lehendakariak adierazi du luzapen batek ez lukeela egoera dramatiko bat adieraziko, nahiz eta "ezarritako helburuekin bat datozen” aurrekontu batzuen alde agertu den.

Migratzaileen fenomenoari dagokionez, Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du gai hori ez dela Eusko Jaurlaritzaren eskumena eta humanitarioa izan dela erantzuteko bokazioa. Gainera, Lehendakariak azaldu duenez, ez dute behar adina informazio jaso jarduteko moduari buruz, “baina erantzun antolatu bat sortu dugu fenomeno horren aurrean”, gaineratu du. Hala, egiteko horretarako sortu den instituzio arteko mahaia aipatu du Lehendakariak. Dena den, Lehendakariak azpimarratu duenez, “dena hobetu daiteke”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak