Eu

Produkzio osoaren %40 Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenekoa da dagoeneko

2018.eko irailak 01
  • Guztira 4 milloi litro sagardo egin dira Euskal Sagardoaren izendapenaren barruan
  • Bigarren uzta honetan 48 sagardotegi eta 270 sagargile izan dira guztira Eusakal Sagardoa Jatorri Deiturarekin lan egin dutenak

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak urtero Donostian ospatzen duen Sagardo Egunean aurten 37 upeltegik hartu dute parte. Festa hau erakusleiho bihurtzen da Euskadiko produktu izarretako bat dastatzeko, eta gonbidapena, urte osoan zehar sagardoa edateko ohitura zabaltzeko. Gaurko festara Eusko Jaurlaritzaren izenean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea batu dira.              

Sagardogileak sektorea profesionalizatu eta kalitatea hobetzeko urrats sendoak ematen ari dira, eta bide honetan azken urteetako proiektu esanguratsuena Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapenaren sorrera izan da.

Gaur, Donostiako Konstituzio plazan, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskal Sagardoaren bizitza laburraren balantzea egin du. Bi urte daramatza proiektuak martxan eta geroz eta sagardotegi eta sagargile gehiago ari dira batzen proiektura, eta ondorioz, noski, jatorri izendapeneko sagardo kopurua ere gora egiten ari da. Tapiak esan duenez, datuak pozteko modukoak eta sektorea zoriontzeko modukoak dira.

Orain kontsumitzen ari garena 2. uztari, 2017ko uztari dagokion sagardoa da. Lehen uztan (2016 ekoiztu eta 17an kontsumitutakoan) 35 sagardotegi eta 200 sagargile zeuden Jatorri Deituran eta miloi bat eta erdi sagardo ekoiztu zen.

Oraingoan berriz, 48 sagardotegi (41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban) eta 270 sagargile dira Jatorri Deituran daudenak. Guztira 4 miloi litro sagardo egin dira Euskal Sagardoaren barruan, produkzio osoaren %40 inguru.

Sailburuak esan duenez, 2018ko uzta aurrekoa baino txikiagoa dator kopuruan, baina kontutan izan behar da 2017koa ohikoa baino askoz ere handiagoa izan zela. Sagargileek diotenez uzta nahiko aurreratua dator iaz bezala eta martxa honetan irailean hasiko dira sagardoa egiten zenbait upategitan.

Sagardotegien %70 daude Jatorri Deituran, eta Jaurlaritzak  2030erako guztia bertako sagar hutsez egiteko konpromisoa du. 

Sagardoaren ekoizpen gehiengoa Euskadin kontsumitzen da. Esportazio datuak ez dira oso handiak  sagardoaren kasuan.  %3 bakarrik saltzen da Euskaditik kanpo.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Obatna
    2018.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 40% de la producción total de sidra está ya dentro de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa ➡︎ https://t.co/L4ZP7sLnss @…

  • @EuskalSagardoa
    2018.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 40% de la producción total de sidra está ya dentro de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa ➡︎ https://t.co/L4ZP7sLnss @…

  • @EuskalSagardoa
    2018.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Produkzio osoaren %40 Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenekoa da dagoeneko ➡︎ https://t.co/zf0esKpdTt @euskalsagardoa https://t.c

  • @hazifundazioa
    2018.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 40% de la producción total de sidra está ya dentro de la Denominación de Origen Euskal Sagardoa ➡︎ https://t.co/L4ZP7sLnss @…

Ekitaldiko kargudunak