Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Iragaitzazko migratzaileei arreta eskaintzeko Irungo baliabidea Martindozenean kokatuko da irailaren 1etik aurrera

2018.eko abuztuak 29
  • Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irun eta Donostiako udalek eta Gurutze Gorriak osatutako Erakunde Mahaiaren esparruan lortutako akordioa da<0}

 

  • {0>Este servicio temporal de acogida de emergencia atendido por personal de Cruz Roja unifica los recursos abiertos hasta ahora en la localidad y atenderá a mujeres, hombres y menoresGurutze Gorriko kideek eramaten duten larrialdiko aldi baterako harrera-zerbitzu horrek Irunen orain arte eskaini diren baliabideak bateratuko ditu, eta emakumeei, gizonei eta adingabeei eskainiko die arreta<0}

 

Irun  2018 08 29

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irun eta Donostiako udalek eta Gurutze Gorriak osatzen duten Erakunde Mahaiak erabaki du Irunen abian jarri den larrialdiko aldi baterako harrera-zerbitzua datorren irailaren 1etik aurrera Martindozenea aterpetxean kokatzea.

 

Aterpetxeak 60 plaza erabilgarri eta gune bereiziak ditu, eta Irunen orain arte eskaini diren bi baliabideak (Lekaenea ikastetxean gaitutako gimnasioa eta Ospitale Zaharraren eraikinean kokatutakoa) bateratuko ditu. Nolanahi ere, bi baliabide horiek ostiraletik (abuztuaren 31tik) larunbaterako (irailaren 1erako) gauera arte egongo dira zabalik.

 

Irailaren 1etik aurrera, Martindozenea Donostian zabalik dagoen baliabideari gaineratuko zaio, eta iragaitzazko pertsonentzat egongo da irekita (gizonentzat, emakumeentzat zein adingabeentzat). Baliabide horretan, orain arte bezala, osasun-laguntza, gosaria, bazkaria eta afaria, eta dutxatzeko eta garbitzeko zerbitzu bat eskainiko dira, Erakunde Mahaiak adostutako irizpideei jarraikiz.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agisasgipuzkoa
    2018.eko abuztuak 31
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Santano