Eu

Euskotrenek urte honetako Aste Nagusian zehar Bilbora %9 erabiltzaile gehiago hurbildu ditu

2018.eko abuztuak 27

• 275.000 pertsonek Euskotreneko trenak erabili dituzte jaietan zehar Bilboko hiriburura hurbiltzeko, joan zen urtean baino %9 gehiago

• Tranbiak ere erregistratutako bidaiak %4,1 gehitu ditu.

 

Ama Zuriko eta Donostiako Aste Nagusiko jaietan jazo den bezala, Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian balioztatzeetan gehikuntza nabarmena izan du.

TRENA

Hain zuzen ere, trenetan 274.000 bidaia baino gehiago egon dira, horrek esan nahi du joan zen urtetik hona %9 gehitu egin dela, pasa den urtea izan baitzen 3. Linean zerbitzua eskaini zen lehenengo aldia.

Bidaiarien igoerarik handiena Txorierriko eta Bilboko linearen artean egon da, hain zuzen ere %19.

Gainerako lineetan ere hazkundeak egon dira. Linea orokorrean (Bilbo-Amara) bidaiarien kopurua %10 igo da eta Urdaibaiko adarretik iritsi diren erabiltzaileak %2 igo dira.

Era berean, bidaiak 3. Linea barruan %8 igo dira. Jende gehien egon zen eguna larunbata, abuztuaren 25a, izan zen, guztira 41.999 bidaiekin. 19:00ak eta 1:00ak bitartean bidaia hauen gehiengoa erregistratu zen.

TRANBIA

Bilboko tranbian 69.200 bidaia erregistratu ziren, 2017ko Aste Nagusiarekin alderatuz gero, %4,1 igo da. Pio Baroja erabilera gehien izan duen geralekua izan da eta jende gehien ibili diren egunak, asteartea eta osteguna izan dira, abuztuak 21 eta 23, egun bien artean 4 bidaiarien aldearekin.

Nabarmendu behar da Aste Nagusia gorabehera aipagarririk gabe igaro dela, jaiak hasi baino apur bat arinago Matikoko geltokian gure langileetariko batek pairatutako erasoa izan ezik. Hori dela eta, Euskotrenek bidaiarien gizalegezko portaera baten aldeko deia egiten du langileenganako eta gainerako bidaiarien tratuari dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak