Berriak Segurtasuna
Eu

Udaltzaingoaren bigarren LEP bateratuko sarbide-probak irailaren 22an hasiko dira Bilbao Exhibition Centerren

2018.eko abuztuak 24

Euskadiko Udaltzaingorako sarbide-probak eta hautaketa-probak Bilbao Exhibition Centerreko instalazioetan egingo dira irailaren 22an, larunbata. Horixe jakinarazi du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak gaur bertan onartuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratu duen ebazpenean. Hautaketa-prozesuan, 2.660 pertsona (1.979 gizon eta 681 emakume) onartu dira guztira.

Bigarren LEP bateratu horretan onartutako pertsonek Euskadiko 26 udalerrik Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteei dagokienez dituzten premiei erantzuteko eskaini dituzten 226 plazetako bat lortu nahi dute. Eskainitako plazen artean, hiru euskal hiriburuetakoak daude lehen aldiz (110 Bilbon, 28 Gasteizen eta 8 Donostian).

Plaza horiei honako udalerri hauetakoak gaineratu behar zaizkie: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Zornotza (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).

Udaltzaingoko 226 plazetako bat lortu nahi duten pertsonek ezagutza teorikoei buruzko probak egingo dituzte lehenik eta behin, gaitasunak ebaluatzeko lau ariketaz osatuta egongo den proba psikoteknikoa egingo dute ondoren, eta nortasuna ebaluatzeko beste proba bat geroago. Proba horien emaitzak ezagutu ondoren, fase hori gainditzen duten pertsonek proba fisikoak egin beharko dituzte urritik aurrera. 

Oposizio-lehiaketaren atalean, Udaltzaingoko gorputzetan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Euskaraz jakitea meritu gisa baloratuko zaie lortu nahi duten plazarako eskatutakoa baino hizkuntza-eskakizun handiagoa egiaztatu duten pertsonei.

Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente izan nahi duten pertsonek zazpi hilabeteko prestakuntzaldia hasiko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, 2019ko urtarrilean. Ondoren, gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango duen praktikaldi bat hasiko dute.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Segurtasuna
    2018.eko abuztuak 31

    Estimada Carol
    A primeros de septiembre se reunirá el tribunal organizador de las pruebas.
    Lo habitual es que el test de conocimientos no supere el máximo de 50 preguntas.
    Un saludo

  • 2018.eko abuztuak 29

    ¿ Se sabe qué número de preguntas tipo test contiene el test de conocimientos?

  • @rgartzia
    2018.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    Las pruebas de acceso a la segunda ope unificada de Policía Local se iniciarán el 22 de septiembre en el Bilbao... https://t.co/03q8IOJbOw

  • @rgartzia
    2018.eko abuztuak 28

    Comentario de Twitter:
    Udaltzaingoaren bigarren LEP bateratuko sarbide-probak irailaren 22an hasiko dira Bilbao Exhibition Centerren... https://t.co/sAHc9GluxB

Ekitaldiko kargudunak