Eu

Euskadin, 2.507 migratzailek jaso dute Euskadiko Gurutze Gorriaren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalen arreta

2018.eko abuztuak 20
  • Europako iparralderako bidean, 3.019 ostatu-gau egin dituzte joan den ekainaren 28az geroztik
  • Penintsulako hegoaldeko portu eta herrietatik iritsi dira

 

VG 2018 08 20

Orain arte, 2.507 migratzailek jaso dute Euskadiko hainbat erakunderen arreta (Euskadiko Gurutze Gorriarena, Eusko Jaurlaritzarena, Foru Aldundiena eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalena), eta, joan den ekainaren 28az geroztik, 3.019 ostatu-gau egin dituzte penintsulako hegoaldeko portu eta herrietatik Europako iparralderako bidean.

 

Migrazio-mugimenduaren prozesu osoan, lurraldeko koordinazio-batzordeak astean behin biltzen dira Euskadin. Batzorde horietan, erakundeek parte hartzen dute, eta egoera horren inguruan egunero gertatzen diren aldaketak eta premiak aztertzen dira.

 

Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lancharesen ustez, “ororen gainetik, gizatasunarekin eta premiaz dihardugu, eta, horretarako, ongi planifikatutako Europako estrategia komun bat garatu behar da, giza mugimendu horien arrazoiak kontuan hartuta”.

 

Euskadiko Gurutze Gorriaren lankidetzari esker, Andaluziako herrietatik irten baino ordu batzuk lehenago jakin ahal izan da migratzaileak Euskadira etorriko zirela. Nolanahi ere, Euskadiko Gurutze Gorriaren “jokabide eredugarria eta gizatasunez betea eta boluntarioen laguntza eskertu beharra dago”, gaineratu du Sainz Lancharesek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak