Eu

Artolazabal´ek Europako Eskualdeetako Lantaldeko presidente Lambertz jaunari “EBko herrialdeek eta eskualdeek migrazio jendetsuen fenomenoari aurre egingo dion politika eraginkor bat defini dezatela” proposatu dio

2018.eko abuztuak 20
  • “Estatu barruko, herrialdetako eta eskualdetako gobernuek inork baino hobeto ezagutzen dugu gure ingurune sozialen eta geografikoen egoera. Horregatik, migrazioen arloan Europar Batasunaren estrategia eta politika hori definitzen lagundu dezakegu”
  • Gutunean Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lambertz jaunari gogoratu dio epe labur, ertain eta luzeko estrategia bat osatzeko Lehendakariak Juncker jaunari egindako proposamena.

 

Vitoria-Gasteiz 2018 08 20

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Europako Eskualdeetako Lantaldeko (CoR) presidente Karl-Heinz Lambertz-i hauxe proposatu dio: “Europar Batasuneko herrialdeek eta eskualdeek Europako eta nazioarteko komunitateko gainerako erakundeekin batera lan egin dezaten, migrazio jendetsuen fenomenoari aurre egiteko eta konpontzeko politika eraginkor bat definitzeko”.

Gutun baten bitartez, Beatriz Artolazabalek “aurtengo udan bizi-baldintza hobeak bilatuz Afrika eta Europa gurutzatzen ari diren migratzaileak bizitzen ari diren egoerarekiko duen kezka” helarazi dio CoR-eko presidenteari.Iñigo Urkullu gure lehendakariak duela egun batzuk Europako Batzordeko presidente Jean Claude Juncker jaunari azaldu zion, Gizarte Eskubideen Europako Oinarrian adierazitako ekimena gogoratuz. Izan ere, oinarri hori benetan garatuz gero, printzipio gizatiar batean oinarritutako Batasunaren kohesio handiagoa bermatuko litzateke”.

Artolazabalen iritziz “Europar Batasuneko herrialdeek eta eskualdeek jarrera solidario eta gizatiar irmoak erakutsi behar dituzte Europar Batasun osoak parte hartu behar duen fenomeno baten aurrean, egoera horrek, pertsona eta gizarte gisa, gugan eragiten baitu".

“Ekintza-plan baten barruan, gure herrialdeen beharrak ezagutzea da helburu, pertsona migratzaileen jatorrizko herrialdeetan jarduteko Nazioarteko Komunitatearen konpromiso batekin, gobernu eta gizarte demokratak sustatuz, eta ekimen ekonomiko eta sozial iraunkorrak abiaraziz. Afrikako eskualde horietan lan iraunkor bat eginez, pertsona horiek euren herrialdeak uzteko duten beharra ekidingo litzatekeela” adierazi dio Beatriz Artolazabalek Lambertz presidenteari.

Estatu barruko, herrialdetako eta eskualdetako gobernuek inork baino hobeto ezagutzen dugu gure ingurune sozialen eta geografikoen egoera. Horregatik, migrazioen arloan Europar Batasunaren estrategia eta politika hori definitzen lagundu dezakegu. Kontua ez da errealitatearen pisua batzuek euren gain hartzea eta besteek bizkarra ematea. Europar Batasuneko herrialde eta eskualde guztien artean Afrikan bizi diren pertsonen eta familien sufrimendua murrizten lagundu dezakegu, nazioartean jarrera gizatiar eta sozial positiboa sortuz. Euskal Autonomia Erkidegoak Europa gizatiarrago eta iraunkorrago baten definizioan eta kudeaketa sozialean aurrerapauso bat emateko borondatea eta ahalmena dauka —CoR eta Europar Batasuna osatzen duten herrialdeekin eta eskualdeekin batera—“ zehaztu dio Artolazabal sailburuak CoR-eko presidenteari.

“Asmoa da CoR-ek Europar Batasuneko gainerako erakundeekin eta nazioarteko komunitatearekin batera lan egitea, migrazio jendetsuen fenomeno berri honi aurre egiteko eta konpontzeko politika eraginkor bat definitzeko” azaldu du Beatriz Artolazabalek.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak