Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Andra Maria Zuriaren jaietan zehar Gasteizko tranbian izandako ia 147.000 bidaiek errekor berria markatzen dute

2018.eko abuztuak 13

Euskotrenek aurreko urtean jada gainditu ziren erregistro guztiak baino balioztatze gehiago erregistratu ditu %1,7ko hazkundearekin.

Euskotrenek Andre Maria Zuriaren jaietan zehar tranbia linean guztira 146.951 balioztatzeak erregistratu ditu, horrek 2017ko urtearekin konparatuz gero %1,7ko hazkundea dakar. Hazkunde hori Arabako hiriburuko tranbia zerbitzurako errekor berria da, nahiz eta joan zen urtean jada zenbaki historikoetan mugitu. 

Gehien erabili den geralekua Legebiltzarra izan da, 37.310 balioztatzeekin, guztiaren %25. Erabilerari dagokionez bigarren geralekua Antso Jakituna izan da 16.548 balioztatzeekin, jarraian Wellington kokatzen da (10.354). Geralekuen artean diferentziak balioztatze kopuruan 2016an egin ziren lanen ondorio positiboa berresten du, horrela lan horiei esker tranbiaren unitateak Legebiltzarreraino iritsi ahal izan dira Antso Jakitunean bere ibilbidea bukatu ordez.

Jaiera hurbiltzeko tranbia aukeratu duten pertsona gehieneko eguna igandea izan da, abuztuaren 5a -30.237 balioztatze-, horren jarraian larunbata, abuztuaren 4a, kokatzen da Zeledonen jaitsierarekin.

BAT diru zorro orokorra titulua bidaien %81ean erabili da, aldiz ohiko bidaia-txartela %9an bakarrik erabili da. Gainerako balioztatzeak beste modalitateei dagokie BAT, BARIK edo MUGI.

Gainerantzean, gertaera aipagarririk ez dira erregistratu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)