Eu

Añibarro: “Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak Asian, Afrikan eta Amerikan egiten ari diren udako ekintzak behar bezala doaz"

2018.eko abuztuak 09
  • Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak zera nabarmendu du: “harrera eta lan bikainak tokiko erkidegoetan; helburuak behar bezala beteko dira”
  • Hogei GGKEk haur eta emakumeen, hezkuntzaren eta azpiegituren sustapen-proiektuak zuzentzen dituzte Asian, Afrikan eta Amerikan.

“Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako 99 gazteak Asian, Afrikan eta Amerikan udan haurrak eta emakumeak, hezkuntza eta azpiegiturak sustatzeko egiten ari diren lankidetza-proiektuak eta ekintzak behar bezala doaz”. Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak zera nabarmendu du: “harrera eta lan bikainak tokiko erkidegoetan”.

“Egunero ditugu GGKEek sustatutako eta geuk bultzatutako lankidetza-programen aurrerapenen gaineko albisteak, eta, gaur, irudi bikainak heldu zaizkigu La Pazetik (Bolivia), Cecasem-en eskutik, Ekuadorretik non jesulagunek errefuxiatuentzako laguntza sustatzen baitute, Mozambiketik Haurralde GGKEren eskutik, Kamerunetik Hermanas Hospitalariasen eskutik eta Hondurasetik Serso San Viator erakundearen eskutik”, dio Añibarrok.

Hiru hilabetez, euskal gazte kooperanteen taldeek –% 70 emakumea da– garapenerako lankidetzako lanak egiten dituzte.  Garapenerako gobernuz kanpoko 20 erakunderen –GGKE– proiektuetan parte hartzen ari dira, Amerikan, Asian eta Afrikan.

Euskadiko kooperanteen taldeak hiru hilabetez parte hartzen ari diren jardueretan, honako eginkizun hauek dituzte: ura eta saneamenduak hornitzea, haurrei irakastea, emakumeak ahaldundu eta prestakuntza ematea, azpiegitura, osasun-prestakuntza, adinekoei arreta ematea edo irakaskuntza-zentroak prestatzea. GGKEen proiektuen helmugako herrialdeak honako hauek dira: Kolonbia, Peru, Filipinak, Guatemala, Honduras, Bolivia, Ekuador, India, Haiti, Mexiko, Filipinak, Senegal, Mozanbike, Kamerun eta Mexiko.

Gazte horiek ia 700 boluntarioren artean hautatu ziren; hautagaiekin topaketak izan zituzten asteburuetan, neguan, Arabako Barria udalerrian, proiektuen arduradunek.

Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak honako hauek dira: Edex Centro de Recursos Comunitarios, Hermanas Pasionistas, Serso San Viator de Euskal Herria, Foro Rural Mundial, Fundación Ayuda Más, Xenofobiaren Aurka Taldea, Berdinak gara, Solidaridad Internacional, Haurralde Fundación,  Arquitectos sin Fronteras, Fundación Benito Menni, Medicus Mundi Bizkaia, Ayuda en Acción, Hegoaizia, Asociación Africanista Manuel Iradier, Taupadak, Mozambique sur, Juan Ciudad Fundazioa GGKE eta Fundación Jóvenes y Desarrollo.      

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak