Eu

Migratzaileei arreta emateko Gipuzkoa´ko koordinazio Mahaia

2018.eko abuztuak 06

Donostia/San Sebastián, 2018ko abuztuaren 6a

Migratzaileei arreta emateko Gipuzkoako Koordinazio Mahaiak –Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako eta Irungo udalek eta Gurutze Gorriak eratzen dute– honako alderdi hauek argitu nahi ditu:

  • Gipuzkoan, gaur, harrerako 50 plaza daude (beharrezkoa izanez gero, ia 70 izan daitezke). Ekainaren amaieran, 25 plaza gaitu ziren Donostian eta, duela astebete, beste 28 gehiago Irunen.Harrerako gailu horiek helburu dute itsasartetik Andaluziako kostaldeetara pateretan iritsi ondoren Euskadira heldu diren iragaitzazko migratzaileak berrezarri eta lehen mailako laguntza ematen zaiela bermatzea. Esku-hartzearen helburu nagusia da oinarrizko beharrizanei erantzun eta, ondorioz, laguntza humanitarioa ematea, bai eta informazioa eta orientazioa ere.
  • Euskadira Andaluziako kostaldeetatik datozen pertsonak hona datoz beraiek jakinarazi dutelako “hemen sarea eta harremanak dituztela”.
  • Larrialdietako aldi baterako harrera-zerbitzu horiek kostaldeetara iristen diren iragaitzazko pertsona-kopuru handiari bideratuta daude, Euskadira itzultzeko agindua dutenei eta Estatuan 30 egun baino gutxiago daramatenei, Gurutze Gorriaren eskutik heldu ala ez.
  • Gailu hauetara iristen diren pertsona guztiei ematen diete Gurutze Gorriko taldeak osasun-arreta, eta, beharrezkoa izanez gero, larrialdietara bideratzen dira. Larrialdietara bideratzean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin egiten dira koordinazio-lanak. Donostiara heldu ziren 40 pertsonetatik, osasun-taldeak horietako 19ri eman zien arreta.
  • Hasiera batean, hiru egunez gaua emateko aukera ematen zaie, baina, plazarik egonez gero, aukera hori 5 gauetara luza daiteke. Paraleloki, Euskadin geratu nahi dutela edo egonaldian larrialdietarako aldi baterako gailuan beren harremanak berrezarri ezin izan dituztela dioten pertsonentzako baliabideetan ari gara lanean.
  • Gailu horien bidez ia 2.000 pertsonari eman zaie arreta
  • Arreta jaso duten pertsonei egunerako jatekoa ematen zaie; egunero eskaintzen dira 30 jaki bero, Donostian gaua eman duten pertsonentzat. Salbuespen gisa, baliabide hori eskuratzen ez duten pertsonei bi ogitarteko eta edaria eskaintzen zaizkie.

Une hauetan, aparteko migrazio-fluxuak daude, duela hilabete baino gehiagotik, gatazketatik edo muturreko pobrezia-egoeretatik ihes ari diren pertsonen migrazio-mugimenduak baitaude.

Egia da administrazio guztiak ari direla duela urte batzuetatik hona migratzaileei laguntzen, baina, duela aste batzuetatik hona, koordinazio hori handitu egin da, ahalik eta erantzun egokiena emateko.

Euskal erakundeok, Gurutze Gorriarekin eta hirugarren sektoreko beste erakunde batzuekin batera, jarraitzen dugu iragaitzazko migratzaileen fluxu horri arreta emateko lanean eta, horretarako, baliabideak aldatzen doazen premietara egokitzen. Erakundeetako eta hirugarren gizarte-sektoreko ordezkariok astero batzen gara, aurrea hartu, planifikatu eta ahalik eta arreta onena antolatzeko ahalegina egiteko. Nahiz eta lurralde bakoitzak bazuen bere koordinazio-mahaia, hiru euskal lurraldeetako ordezkariekin eginiko lehen bilera orokorra uztailaren 9an izan zen”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak