Eu

Artolazabal sailburuak Estatuko Gobernuari “koordinazio eta lankidetza gehiago” eskatu dio “iragaitzazko migratzaileen arloan”

2018.eko abuztuak 06
  • Immigrazioari buruzko biltzar sektoriala Madrilen

Madrid 2018 08 06

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, eskatu dugu Lan, Migrazio eta Gizarte Segurtasuneko ministroari: “koordinazio eta lankidetza gehiago migratzaileak premiaz hartzeko; bazterketa-egoera larrian dauden migratzaileentzako Harrera euskal programa humanitarioa zabaltzeko elkarlana; migrantetzako lan-baldintzen arauketa arinagoa eta malguagoa; eta immigrazioaren arloko eskumen-eremuak birformulatzeko”.

 Sailburuak immigrazioaren IX. Biltzar sektorialean parte hartu du; Lan, Migrazio eta Gizarte Segurtasuneko Ministerioan izan da, eta Magdalena Valerio ministroa izan da burua. Bertan, migrazio-egoera eta immigrazio-politikaren arloko jardun-ildoak aztertu dira. Artolazabal sailburuarekin batera, topaketan Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria izan da. Autonomiek egungo migrazio-prozesuan bizi duten egoera azaldu dute.

Euskal ordezkaritzak “Estatuak aurtengo udan Penintsularen hegoaldetik Europako iparraldera doan migratzaile-kopuru handia kudeatzeko aurreikusten dituen plangintza eta prozedura” zein diren galdetu du, bai eta “gai horretarako, Europar Batasunarekin batera, ezarri den estrategia” zein den ere, “halakorik ezarri bada, arreta egokia eta erkidego guztien artean baliabideen banaketa orekatua eta eraginkorra bermatzeko migratzaileei”.

Artolazabalek Biltzar sektorialean azaldu du “euskal erakundeak bi arreta-motatarako prestatu direla. Alde batetik, mugimenduan dauden pertsona migratzaileei arreta eman behar zaie, beren oinarrizko premiei erantzuteko. Bestetik, epe luzerako estrategiak planifikatu behar dira, Europako zati honetan bizitza-proiektu berriari ekin nahi dioten pertsonei harrera egiteko”.

Era berean, Artolazabalek Estatuari lankidetza eskatu dio, “emigratzaileei laguntzeko eta Euskadira iritsi den eta bazterketa-egoera larrian dauden migratzaileak gizarteratzeko bermeak dituen irtenbidea emateko Harrera euskal Programa Humanitarioa zabaltzeko”.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Magdalena Valerio