Eu

Beatriz Artolazabal, Ser Euskadi albistegian: “familia da pertsonen eta Herri honen garapenaren oinarria”

2018.eko abuztuak 03
  • Miguel Angel Garrosa demografiaz, familiaz, migrazioez eta enpleguz aritu da Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin

 

VG 18 08 03

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek ondoko adierazpenak egin ditu gaur arratsaldean SER Euskadi albistegian: "familia da pertsonen eta Herri honen garapenaren oinarria. Horrexegatik, familien egonkortasuna eta garapena bultzatzen dituzten itun, programa eta ekimenak sustatzen ditugu. Familien bitartez, pertsona bakoitzak bere bizitza-proiektua gauzatzen du. Europa osorako helburu bat da".

 

Miguel Angel Garrosak egin dion elkarrizketan, Artolazabal sailburuak aipatu du “beren ardurapean seme-alabak dituzten familiei diruz laguntzeko dekretuaren aldaketa, zeinaren xedea baiten bigarren seme-alabarengatik jasotzen den laguntza luzatzea. Diru laguntza hori hiru urtez kobratuko da: jaiotzaren urtean, seme-alabak urte bat betetzen duenean eta bi urte betetzen dituenean. Egungo araudiaren arabera, aipatu diru-laguntza jaiotzeko urtean eta urte bat betetzerakoan kobratzen da bakarrik”.

 

Egun hauetan Europa zeharkatu nahian dabiltzan iragaitzazko migratzaileei dagokienez, Artolazabalek adierazi du “izaera humanitarioko egoera berezi batean gaudela azken hil luze honetan, gerra edo txirotasun larriko egoeretatik ihesi datozen migratzaileen mugimenduekin”.

 

“Egia bada ere erakunde guztiek urteak daramatzagula migratzaileen aldeko laguntza eta arreta humanitarioaren inguruan lan eginaz, iragaitzazko migratzaileekin uda honetan dugun egoera bereziaren kasuan aipatu koordinazioa areagotu behar izan dugu, ahalik eta erantzun egokiena eskaini ahal izateko. Euskal erakundeek arreta berezia eskaini diogu migratzaileen oinarrizko beharrak asetzeko lanari. Azken hilabete luzean zehar, mila lagunetik gora artatu ditugu Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Europak ongi planifikatutako estrategia baikor bat aplikatu beharko luke", adierazi du sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Ángel Garrosa