Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Artolazabalek, Beltran de Herediak eta San Josek zorionak eman dizkiete Gasteizko jaietako pregoiaren protagonista diren emakumezko kirolari arabarrei

2018-08-02

VG 2018 08 02

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua 2018ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoian izan da; Arabako emakumezkoen kirolari eskaini zaio aurtengoan eta sei kirolari, entrenatzaile bat eta kirol-kazetari bat dira protagonista, euskal hiriburuko Plaza Berrian: Tania Lamarca, olinpiarra, Irati Anda eskalatzailea, Janire Fernández de Olano atleta, Nagore Martín palista, María Ascasso eskrima,Maider Mendia igerilari egokitua, Olga Jiménez kazetaria eta Araskiko Made Urieta entrenatzailea. Artolazabal pozik agertu da, “emakumezkoen kirola, Euskadin, pixkanaka, dagokion berdintasunezko lekua hartzen doalako eta baztertuta ez egoteagatik”, baina, bere hitzetan, “oraindik bidea dago egiteko, pregoiaren protagonista diren emakume hauek eta beste hainbat emakume eta, beraiekin batera, hainbat gizon, irmo, aurrera egiten ari diren bidetik”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González