Eu

Beatriz Artolazabal, gaur goizean, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan

2018.eko abuztuak 02

VG 2018 08 02

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Imanol Manterola kazetariak aurkezten duen Radio Euskadi-EITBren 'Boulevard' irratsaioan, zera esan du: “Euskadik, pasa den ekainean Andaluziako kostaldera etorkinen kopurua areagotu zenetik, Europako beste herrialde batzuetara, bereziki Frantziara eta Alemaniara, doazen 1.024 etorkin hartu ditu, guztira”.   Sailburuaren iritziz, migratzaileen kopurua areagotu egin da, izan ere, “Itsasarteko kostaldeetara iristen den etorkin-kopurua ezohikoa da, eta hainbat euskal hiritan daude, igarotze-ardatz direlako”. Gaur ezagutu diren langabeziari buruzko datuak direla eta, Artolazabalek uste du langabe-kopuruak gora egin izana eta, ondorioz, 572 langabe gehiago egotea “gertakari koiunturala dela, puntuala, eta krisialdiaren aurreko uztailetako egoera bera erakusten duela horrek”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Manterola