Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza hasi da 2018ko lehen epeko koordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko laguntzak ordaintzen, bi milioi eurokoak

2018.eko abuztuak 01

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila hasi da, dagoeneko, asteon, 2018ko koordainketa farmazeutikoak konpentsatzeko laguntzen lehen zatiko zenbatekoak ordaintzen; laguntza horiek 2.008.037 eurokoak dira, eta, horren bidez, jasotako 67.794 eskabideetako itzultzeko dirua ordainduko da.

Horrek esan nahi du egunean 665 eskaera jaso zirela, epea ireki zenetik, martxoaren 1etik, amaitu arte, 2018ko ekainaren 10era arte. Eskaera guztietatik, 67.661 eredu sinplifikatuaren bidez egin ziren eta, gainerako 133ak, arruntaren bidez (*).

Lurraldeen arabera, % 15,45 (10.477) Arabakoak dira, % 58,74 (39.824) Bizkaikoak eta % 25,80 (17.493) Gipuzkoakoak.

Dagoeneko ordaintzen hasi den zenbatekoa onuradunek 6 hilabetez egin duten gastu farmazeutikoari dagokio (2017ko abenduaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra).

Lehen epe horretan pertsonako batez besteko itzuleraren zenbatekoa 31,90 euro da.

Gutxien kobratuko duen pertsonak 0,07 euro kobratuko ditu.

Gehien kobratuko duen pertsonak 680,37 euro kobratuko ditu (hasierako hileetan langabezia-prestazioa agortuta duen pertsona eta gainerakoan pentsiodun-egoeran dagoena).

2018ko lehen epeko onuradun guztietatik, % 99,1 pentsioduna da.

 

Laguntza-eskabideak aurkezteko bigarren epeak ekainaren 11tik 2018ko abenduaren 10era jarraituko du zabalik. Eskabideak aurkezteko, inprimakia bete behar da hemen:

  • Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/y22-home/es/
  • Osakidetzako osasun-zentro edo anbulatorioetan
  • Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan
  • “Zuzenean” herritarrei arreta ematen zerbitzuaren egoitzetan

 

Eusko Jaurlaritzak, aurten, bosgarren urtez jarraian ematen ditu laguntza horiek, pentsiodun eta talde ahulei konpentsatzen laguntzekoak, inork, motibo ekonomikoak tarteko, agindutako medikazioa hartzeari uzten ez diola bermatzeko.

Osasun sailburu Jon Darpónen aburuz, pozgarria da beste urte batez gaixotasun- eta premia-egoera objektiboan dauden pertsonek beraiek aurreratutako dirua itzultzea, hala, beren tratamendu medikoekin jarraitu ahal izango baitute.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak eginiko ahalegina nabarmendu du; izan ere, laguntza-lerro hau martxan jarri denetik, Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, 27,5 milioi euro ordaindu ditu.

 

 

Gasteiz, 2018ko abuztuaren 1a

 

(*) Prozedura arrunta bi kasutan baino ez da erabili behar: medikamentuak Euskaditik kanpora erosten dituzten laguntzen onuradunak; MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko pentsiodunak eta Euskadin erroldatutako eta urtean 18.000 €-tik beherako errenta duten onuradunak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau