Eu

Marcos Muro: “Enplegurako Aktibazio Programa”ren aldaketa bultzatuko dugu, bertan aldi baterako baja izan duten pertsonak berriro sartu ahal izateko”

2018.eko abuztuak 01
  • Enplegu Biltzar Sektoriala egin da, Madrilen
  • Enplegu eta Gazteriako Sailburuordetzak egungo Espainiako Gobernuari, aurrekoari bezala, administrazio zentralak eskumenen eremuari zor dion errespetua gogorarazi dio
  • “Autonomia-erkidegoei asistentzia-mailan irailean aurkeztuko zaien langabeziagatiko prestazio berrian eskumenei buruzko epaiak eta erabakiak kontuan hartzeko eskatzen diogu”.

 

VG 2018 08 01

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean Madrilen izan den Enplegu Biltzar Sektorialari “Enplegurako Aktibazio Programa” aldatzeko akordioaren berri eman dio, “aldi baterako bertan bajan egon diren pertsonak berriro sartu ahal izateko; izan ere, bestela, kanpoan geratuko lirateke”.

 

Murok “egungo Espainiako Gobernuari, aurrekoari bezala, administrazio zentralak eskumenen eremuari zor dion errespetua” gogorarazi dio; “beraz, autonomia-erkidegoei babesten gaituen eskumen-eremuaren inguruan irailean aurkeztuko diguten langabeziagatiko prestazio berrian Euskadiri zenbait eskumenen inguruan arrazoia ematen dioten epaiak eta erabakiak kontuan hartzeko eskazen diogu”.

 

“Uztailaren 20ko 100/2017 epaia eta abenduaren 21eko 153/2017 epaia izan behar dituzte aintzat; erabaki horien bidez, Konstituzio Auzitegiak konstituzio kontrako aitortu zuen Estatuari, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bidez, Prepara programaren eta Enplegurako Aktibazio Planaren laguntza osagarriaren kudeaketa eta ordainketa esleitzea”, esan du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak.

 

Murok, halaber, “2017ko irailaren 18ko Enpleguko eta Laneko Gaietako Biltzar Sektorialean hartutako akordioa aintzat hartzeko” eskatu du; “horren bidez, apirilaren 30era arte, aldi baterako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari salbuespenez urriaren 6ko 14/2017 Errege Lege Dekretuan (Langabezia babesa agortzen zaien pertsonen lanbide prestakuntza eguneratzeko programa ohiz kanpo eta aldi jakin baterako berraktibatzea onartzen duena) aurreikusitako laguntzarako diru-laguntzak aitortu, eman eta ordaintzeko eginkizunak esleitzea erabaki zen”.

 

Era berean, sailburuordeak Gobernuari zentralari eskatu dio 2018ko otsailaren 7an Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean sinatutako hitzarmenean oinarritzeko; horren bidez, salbuespenez eta denboran mugatuta esleitzen zaio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari langabezia-babesa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programan aurreikusitako laguntzak emateko eta ordaintzeko kudeaketa (martxoaren 19ko BOE eta apirilaren 3ko EHAA)”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak