Eu

Ander Añibarro: “Euskal gazte kooperanteak dagoeneko erabat integratuta ari dira lanean udako helmugetan, Asian, Afrikan eta Amerikan”

2018.eko abuztuak 01
  • Ixcan-en (Guatemala) Zeledon nor den kontatu diete eta, Gasteizko jaiak hasi baino lau egun lehenago, irudikatu egin dute eta, horretarako, babazorroaren jaitsiera animatua egin dute.
  • Senegalen, gasteiztarrek eta donostiarrek ura ateratzeko zenbait putzu prestatu dituzte

 

VG 2018 VIII 01

Ander Añíbarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak gaur goizean esan du “aurtengo udan Asian, Afrikan eta Amerikan garapenerako lankidetzako lanak egiten ari diren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako taldeek behar bezala hasi dituztela beren proiektuak, GKEE arduradunen eskutik, eta harrerako herrietan erabat integratu direla”.

 

“Bidaltzen diguten informazioa oso pozgarria da: Senegalen, Afrikan, gure gazte kooperanteek lan bikaina egin dute, dagoeneko, ura ateratzeko zenbait putzu prestatu baitituzte; Bolivian, musika irakasten ari dira txikienei; Ixcan (Guatemala) udalerrian, Zeledon nor den kontatu diete eta, Gasteizko jaiak hasi baino lau egun lehenago, irudikatu egin dute eta, horretarako, babazorroaren jaitsiera animatua egin dute, eta jaitsiera hain izan da ona, ez litzateke batere arraroa izango onartua izan eta betikotzea”, esan du Ander Añibarrok.

 

Pueblan, Mexikon, euskal ordezkari gazteak larrialdiko proiektu batean ari dira lanean eta Cuscon, Perun, Arquitectos sin Fronterasekin bateraz, zenbait azpiegitura berreskuratzen ari dira. Filipinetan, Munduko Landa Foroak sustatuta, euskal kooperanteak lurrak egokitzeko lan handia ari dira egiten. Mundutik banatuta dauden euskal ordezkaritzetako 99 gazteak –bi heren emakumeak dira– egokitu zaien helmugetan irailaren hasiera arte egongo dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak