Eu

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako eta Irungo udalek migratzaileak artatzeko ekintzak koordinatu dituzte

2018.eko uztailak 30

 

Donostia, 2018 07 30

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariek bilera egin dute Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan. Beren migrazio-prozesuan Euskadi zeharkatuko duten migratzaileei ematen zaizkien erantzunak lantzea eta koordinazio-ekimen ezberdinak ezartzea izan da xedea.

 

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak larrialdiko ostatu bat prestatua dute dagoeneko, Irundik igaroko diren migratzaileak artatzeko. Irundik igaroko diren migratzaileak artatzeko xedearekin Gurutze Gorriak kudeatuko duen zerbitzua Irungo Udaleko gizarte zerbitzuek jarri zuten martxan eta 20 ohe ditu. Azarotik aurrera irekitzen da normalean, etxegabeek bertan lo egin dezaten neguan zehar.

 

“Orain dela hilabete inguru hasi zen larrialdi humanitarioko egoera bat bizi dugu egun, gerra edo txirotasun larriko egoeretatik ihesi datozen migratzaileen migrazio-mugimenduekin”, adierazi dute bilera teknikora bertaratu direnek.

 

“Erakunde guztiek urteak badaramatzagu ere migratzaileen aldeko laguntza eta arreta humanitarioaren inguruan lan eginaz, azken asteotan aipatu koordinazioa areagotu behar izan dugu, ahalik eta erantzun egokiena eskaini ahal izateko. Euskal erakundeek arreta berezia eskaini diogu migratzaileen oinarrizko beharrak asetzeko lanari. Azken hilabete luzean zehar, mila lagunetik gora artatu ditugu Gurutze Gorriaren laguntzarekin”, gehitu dute.

 

Bileran egon direnen arabera “migratzaileek, iritsi bezain pronto, bidaia Iparralderantz jarraitzeko bere nahia argi uzten dute". Baina, bitartean, beren arropa-, elikadura, osasun- eta ostatu-betebeharrak asetzen ditugu Gurutze Gorriaren laguntzarekin”.

 

“Euskal Erakundeek, Gurutze Gorriaren eta Hirugarren Sektoreko beste erakunde batzuen laguntzarekin, iragaitzazko migratzaile horiek artatzeko lanean dihardugu, gure bitartekoak beren egoerak eskatzen dituen eraginkortasunaren eta diskrezioaren baitan agertzen diren behar aldagarrietara egokituz, pertsona horiek bizi duten egoera latza hutsalduko duten iruzkin eta berri sentsazionalistak saihesteko”, adierazi dute bilera amaitu eta gero.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak