Eu

Bingen Zupiria sailburuak  ‘Donostiako Klasikoa-Clásica San Sebastián Region’-en aurkezpenean parte hartu du; abuztuaren 4an izango da lasterketa

2018.eko uztailak 26

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak  ‘Donostiako Klasikoa-Clásica San Sebastián Region’ lasterketaren aurkezpenean parte hartu du gaur, UCI World Tour egutegiko proba garrantzitsuenetako bat. Aurtengo ibilbideak, guztira, 228,7 kilometro eta 4.188 metroko desnibela du. Abuztuaren 4an izango den lasterketa 11:30-tan abiatuko da Donostiako Hernani kaletik eta iritsiera 17:15 eta 17:45 bitartean aurreikusita dago hiriko Bulebarrean.  Gaurko prentsaurrekoan iragarri denez, datorren urtean emakumeentzako lasterketa ere izango da.

Eusko Jaurlaritzak lasterketa hau diruz laguntzen du, Jarduera Fisikoa eta Kirol zuzendaritzaren bidez.

Informazio gehiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak