Eu

MBT programak 1.800.000 euro bideratu ditu euskal merkataritza sektoreko berrikuntza, kalitatea eta teknologia berriak sustatzen laguntzera (Gobernu Bilera 2018-07-30)

2018.eko uztailak 30

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gobernu Kontseiluan MBT (Merkataritzako Bulego Teknikoak) laguntza-programa onetsi du; programa txikizkako merkataritza-banaketaren sektoreari aholkularitza esperimentatua eta kalitatezkoa ematera eta sailetako politiken partaide egitera bideratuta dago. Programa honen helburua da berrikuntzarekin, kalitatearekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuak sustatzea eta udal-mailan edo banaketa-katean elkarlaneko estrategiak bultzatzea.

Ekitaldi honen nobedadea programarekin bat egingo duten bulego teknikoen kopuruak gora egin duela da; egun 38 daude eta 47 izango dira (gorakada hiru lurraldeetan banatzen da, hiru hiriburuetan, bai eta bulego bat Basauri, Gernika eta Errenteria udalerrietan ere).

Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoak autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko aktibo nagusietako bat dira, eta profesionalen kidego baliotsua eratzen dute, politika publikoak koordinatzeko eta kudeatzeko. Sektoreari lotutako jarduerak eraginkortasunez betetzeko beharrezko aholkularitza eta trebezia ematen dute. Hori guztia, merkataritzaren arazoen hurbiltasunetik eta ezagutzatik.

Euskadiko MBT sareari atxikitako bulego bakoitzak, gehienez, 38.500 euroko diru-laguntza jasoko du. Laguntzen zenbatekoak bulegoko zerbitzua betetzen duen arduradunaren denbora osoko kontratazio-kostuen % 86,7ra artekoak izan ahalko dira, urtebetez. Nolanahi ere, bulego bakoitzak, gehienez, 38.500 euroko diru-laguntza jasoko du. Programa honetarako 1.809.000 euroko aurrekontu osoa onetsi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko