
Hitzarmena Zarauzko Udalarekin Azken Portun alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko (Gobernu Bilera 2018-07-30)
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Zarauzko Udalaren artean hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gobernu Kontseiluak, Gipuzkoako herri horretan, Azken Portu 7 eremuan zehazki, alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko.
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren helburuen artean dago babes publikoko etxebizitzak eraikitzea, errenta-ahalmen urria duten eta merkatu arrunterako sarbiderik ez duten familientzat, ziurtatu diren etxebizitza-premiak dituzten udalerrietan, Zarautzen, besteren artean.
Zarauzko Udalak konpromisoa hartu du 1.860 m2-ko azalerako partzela dohainik lagatzeko eta hirigintza-plangintzan behar diren aldaketak egiteko, adostutako eraikuntzari ekin diezaioten. Bere aldetik, Etxebizitza Sailak beregain hartu du eraikuntza- eta urbanizazio-proiektuak egiteko betebeharra, eta baita obren exekuzioa ere, lau urteko epean.
-
2018-07-31
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🔵 Hitzarmena Zarauzko Udalarekin Azken Portun alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko ➡︎ https://t.co/lbtxAFzB7y -
2018-07-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🔵 Hitzarmena Zarauzko Udalarekin Azken Portun alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko ➡︎ https://t.co/lbtxAFzB7y -
2018-07-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🔵 Hitzarmena Zarauzko Udalarekin Azken Portun alokairu sozialeko 25 etxebizitza eraikitzeko ➡︎ https://t.co/lbtxAFzB7y