Eu

Gobernu Kontseiluak onartu du UPV-EHUri Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua lortzeko ikasketak garatzeko diru-laguntza ematea (Gobernu Bilera 2018-07-30)

2018.eko uztailak 30

Gobernu Kontseiluak onartu du UPV-EHUri Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua lortzeko ikasketak garatzeko diru-laguntza ematea. Akordioak zuzeneko diru-laguntza ematea aurreikusten du, gehienez 15.000,00 eurokoa, gizarte-zerbitzuetako berezko titulua ezartzearen ondoriozko gastuak finantzatzen laguntzeko, besteak beste, bekak, titulua ematen lankidetzan diharduten irakasle edo profesionalen ordainsariak, irakasleentzako ordainak irakaskuntzan jardutearren, zuzendaritza edo batzorde akademikoarentzako ordainketak, material didaktikoa, publizitatea eta propaganda etab.

Azken hamarkadan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak garapen garrantzitsua izan du lege- eta araudi-esparruan. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema birkonfiguratzeko eta garatzeko oso garrantzitsua izan da, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen Legea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorro-dekretua eta EAEko Gizarte Zerbitzuen Mapa onetsi izana.

Gizarte Zerbitzuen Legeak ezartzen du Eusko Jaurlaritzari dagokiola, gainerako euskal administrazio publikoekin koordinatzeko dituen eskumenak aintzat hartuta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman esku hartzen duten eragile eta profesionalen prestakuntza sustatu eta bultzatzea, horretarako ezartzen diren jarraibide estrategikoen esparruan, bai eta gizarte-zerbitzuen arloko arretaren kalitatearen hobekuntza, berrikuntza eta ikerketa sustatzea ere.

Era berean, Gizarte Zerbitzuen Lege horren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen 2016-2019ko Plan Estrategikoak helburu du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak betetzeko beharrezko prestazio, zerbitzu, programa eta bestelako jarduketak planifikatzea eta, horrela, planaren jarduketetako bat etengabeko prestakuntza sustatzea eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman esku hartzen duten profesional, erakunde eta entitateak birziklatzea da.

Bestalde, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) zuzenbide publikoko erakundea da eta gizartearen zerbitzura dago; autonomia du eta nortasun eta gaitasun juridikoa eta berezko ondarea du, bere eskumenen barruan, kalitatearen eta bikaintasunaren ezinbesteko konpromisoarekin, goi-mailako irakaskuntza-zerbitzua emateko, irakaskuntzaren, ikerketaren, ikasketaren, kultura- eta unibertsitate-proiekzioaren, kudeaketa-prozesuen eta bertako jardueren oinarri diren zerbitzuen bidez.

Unibertsitate horren jarduera-esparruan, graduondoko berezko tituluak daude; horiek Unibertsitateak berak antolatzen dituen irakaskuntza espezializatuak dira, eta gizartearen eskari eta premietara egokitzen dira. Horiek goi-mailako tituludunen prestakuntza akademikoa osatzen dute, eta, horien bidez, profesionalentzako ezagutzak eguneratzen dira, lanbide-karreran aurrera egin edo berrorientatzeko.

UPV-EHUren Gobernu Kontseiluaren 2018ko ekainaren 7ko akordioaren bidez, 2018-19 ikasturterako berezko tituluen eskaintza berria onetsi da; horien artean, Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua dago; Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean ematen da.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, bere eskumenak baliatuta, interes publiko eta gizarte-interestzat jotzen du Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua ezartzearen ondoriozko kostuen finantzaketan laguntzea.

Graduondo horrek interesa eta garrantzia du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren mailetan kudeaketarako, zerbitzuen diseinu, plangintza, ebaluazio eta berrikuntzarako eta testuinguru berri horretan pertsonak eta gizarte-taldeak kudeatzeko unibertsitate-titulazioa duten pertsona eta profesionalei prestakuntza espezializatua eskaintzen zaielako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko