Eu

Eusko Jaurlaritzak 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala onetsi du (Gobernu Bilera 2018-07-30)

2018.eko uztailak 30

494 MM euroko aurrekontua aurreikusten du, nagusiki garraio publikoaren elektrifikazioan, birkargarako puntuen sarea sortzean eta partikular, enpresa eta administrazio publikoentzako ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzetan oinarrituta 

2018aren eta 2020aren artean egin beharreko 63 ekimeneko ekintza-plana jaso du, eta 2030erako proiektatzeko konpromisoa eta, horretarako, helburuak eguneratu eta ekintza berriak sartzeko konpromisoa 

2020rako egoera aurreikusten du, matrikulatutako 4.800 ibilgailu elektrikorekin eta Euskadin ahalmen handiko 35 birkarga-punturekin, eta garraio kolektibo elektrikoan bidaiarien % 20 haztea 

MEPI 2020k dibertsifikazio energetikoa bultzatzen du, sare elektrikoaren kudeaketa adimentsua sustatzen du eta automobilgintza-sektorearen industria-eraldaketa aberasten du, negozio-eredu berriak sortuz

Gobernu Kontseiluak EAE-ko Mugikortasun Elektriko Plan Integrala zehaztu du mugikortasun elektrikoa balio-katea osatzen duten eragile publiko nahiz pribatuekin modu koordinatuan sustatzeko, Euskadirentzat mugikortasun-eredu iraunkorra bilakatzeko, eta lurraldearen garapen sozio-ekonomikoari eta ezagutzaren sorkuntzari begira ekarpenak egin ditzala sustatzeko.

MEPI 2020k Euskadiko mugikortasun elektrikoaren egoerari buruzko diagnostikoa jaso du, eta ekintza-plana zehazten du, partikular, enpresa eta administrazio publikoetan eragina duten 63 ekimenekin.

Eusko Jaurlaritzak, mugikortasun-eredu jasangarriagoa izateko dagoen premiaren jakitun, plan horren hedapena idazteko konpromisoa hartzen du bere gain, 2030era artekoa izateko.

Nolanahi ere, MEPI 2020ren jarduketa-esparruak dokumentuan jaso den ekintza-eremua gainditzen du, eta, bereziki, energibasque estrategiaren esparruan indarrean dauden ekintza eta proiektu estrategikoekin lotzen da; estrategia horretan, aldi berean, 2030erako Energiaren Euskal Estrategiaren eta 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburu eta ardatzak batzen dira, eta, aldi berean, RIS 3 Espezializazio Adimenduna zehazten da, kontuan hartuta energia, bertan, jarduketa-eremu nagusietakoa dela I+G jardueran eta Euskadiren garapen teknologikoan.

Helburu estrategikoak: 

  • Euskadin mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrerapausoak egitea, garraiobide elektrikoen eskaera eta erabilera areagotuz.
  • Tokiko ekonomia eta ezagutzaren garapena sustatzea, ibilgailu elektrikoa nazioartean ezartzeak berarekin dakartzan produktu, zerbitzu, berrikuntza eta baliabideen beharrak aprobetxatuz.
  • Gizarteak eta enpresek mugikortasun elektrikoa bereganatzearen aldeko ingurune bat sortzea etsenpluaren, heziketaren, sustapenaren eta sentsibilizazioaren bidez.

Helburu estrategikoak kontutan hartuta, MEPI 2020-k 3 sektore gidalerro jarraitzen ditu ibilgailu elektrikoen erabilera areagotzea, birkarga-azpiegitura sustatzea eta garraio publikoa elektrikoa bihurtzea, eta beste 4 zeharkako gidalerroak hartzen ditu, teknologiaren eta industriaren garapena; lege, arau eta erregulazioaren garapena; sentsibilizatzea eta informazioa ematea, eta heziketa eskaintzea.

Testuingurua 2020ari begira 

  • Ibilgailu guztien matrikulazio berrietatik % 4 elektrikoak izatea
  • 2020an Euskadin matrikulatutako ibilgailu elektrikoen parke osoa 4.800 dira
  • Garraiobide kolektibo elektrikoan (trena, tranbia) bidaiariak % 20 hazi dira
  • Energia-kontsumoa murriztu egin da: 73,1 kteps/urtean
  • GEI emisioak murriztu egin dira: 209,8 kton CO2 /urtean
  • Birkarga-sare publiko eskuragarria potentzia handiko 35 birkarga-guneetara hedatu da

2018-2020 Ekintza Plana

1. Ibilgailu elektrikoen erabilera areagotzea partikularren, enpresen zein administrazio publioen kasuetan.

Euskadin, matrikulazio-kopuruaren igoera garrantzitsu bat izan dugu 2017. Urtean, nahiz eta 2017aren amaieran ibilgailu elektrikoen parkean 1.143 unitate genituen, Euskadin erabili arren beste autonomia-erkidego batzuetan matrikulatuta dauden enpresako ibilgailuak eta renting ibilgailuak kontuan hartu gabe. 

15 ekintza, tartean: 

  • Ibilgailuak eskuratzeko diru laguntzak eta 2020an Euskadin 4.800 ibilgailu matrikulatuta izatea
  • 000 birkarga elektrikori hobariak ematea
  • 15 enpresetako mugikortasun planak laguntzea
  • Udaletxekin batera car/moto-sharing sistemak hedatzea
  • Administrazio publikoei 100 ibilgailu elektriko lagatzea
  • Eusko Jaurlaritzan, energia alternatiboen erosketa-zentrala sustatzea
  • Lehiaketen %50 202an ibilgailu elektrikoen bidez izatea
  • Enpresei beren flotak elektriko bihurtzen laguntzea 50 kasutan
  • Gutxienez 2 hiritan e-taxi flota zerbitzuak sustatzea
  • Taxi geltokietan eta logistika zentroetan, 5 birkarga-gune ezartzea
  • Taxi elektrikoen erosketa bateratua egiteko proiektua garatzea
  • Administrazio publikoek taxi elektrikoen erabilerari lehentasuna ematea eta e-taxi politikarekin 20 entitateen konpromisoa lortzea
  • Bizikleta elektrikoentzat 50 aparkaleku zabaltzeko laguntzak
  • Lan erabilerarako e-bizikleten 5 proiektu laguntzea
  • Bizikleta erabilerarako sistema publikoak sustatzea eta 2 e-bizikleta sistema martxan jartzea aurreikusten da.

2. Birkarga-azpiegitura sustatzea 

Denontzat eskuragarri dauden birkarga-guneen erabilgarritasuna faktore garrantzitsuenetako bat da ibilgailu elektrikoak merkatuan barneratzen joateko.

Euskadin azpimarratzekoa da birkarga-kudeatzaile bidez kudeatutako birkarga-gune publiko gehien dituen autonomia-erkidegoa dela. Gaur egun, 73 birkarga-gune ditu 42 tokitan (bide publikoan, aparkalekuetan, merkataritza-guneetan eta abar).

Hori dela, aurreikusita dauden ekintzen helburua da ibilgailu elektrikoen birkarga-sare bat eskuragarri egon dadila bermatzea, ibilgailu elektrikoen balizko erabiltzaileen premietara egokitua.

Ekintzak eta helburuak:

  • Denentzat eskuragarri dauden potentzia handiko 35 birkarga gune sarea zabaltzea.
  • Birkarga gune publikoak ezartzeko entitaeei laguntza teknikoa eta ekonomikorako baliabideak eskaintzea eta eskuragarri dauden 315 birj¡karga-gune zabaltzea.
  • Birkarga sareko informazioa argitaratzea
  • Jabe anitzeko aparkalekuetan 50 instalaziori laguntza ematea
  • Gaueko birkarka plazatan 500 birkarga gune instalatzea
  • 65 enpresa pribatu eta 20 eraikin publikoetan birkarga gunean sustatzea

3. Garraio publiko elektriko bihurtzea

Euskadin, trenbide-garraioaren aldeko apustua, Euskal Trenbide Sare Berriaren garapenaren eta ETS-Euskotrenen beraren sarearen modernizazio eta hedapenaren bidez, % 100 elektrikoa den garraioaren aldeko apustu irmoa da, baina planaren helburua garraiobideak pixkanaka elektrifikatzen joatea da, zehazki, errepideko garraio publikoari beste hori gehitzea.

Ekintzak eta helburuak:

  • Hirietako ibilgailuen flotak berritzerakoan sartzen diren ibilgailuen %50 elektrikoa erabiltzea da asmoa
  • Gaitasun handiko garraio publikoa: hitzarmen bidez Bus Elektriko Adimentsuen 3 linea gauzatzea
    • Vitoria-Gasteiz (2. Linea TUVISAk kudeatuta)
    • Donostia/San Sebastián (28. Linea, DBUSek kudeatuta)
    • Leioa (Metro-Unibertsitatearen arteko lotura)
  • Tren nahiz tranbia bidezko zerbiztu publiko elektrikoa areagotzea linea berriak ezarriz (Vitoria-Gasteizko Unibertsitate hegoaldeko eta Salburuako hedapenak eta Bilbo-ko Atxuri-Bolueta zabalkundea) indarrean dauden zerbitzuekin uztartuta zerbitzuak gehitzeko.
  • Errepideko salgaiak trenbidekoetara aldatzea sustatzea eta, horretarako, azpiegituretako inbertsioak bultzatu eta plataforma multimodal berrien garapenean aurrera egitea, besteak beste, Jundiz edo Lezoren kasuak.
  • Gutxienez hiri-mugikortasun bertikaleko 3 plan gidari bultzatzea Euskadiko udalerrietan.

4. Garapen teknologiko eta industriala 

Mugikortasun elektrikoak aukera eta erronka berriak eskaintzen dizkio Euskadirko industriaren garapenari produktu berrien eskaintza eta zerbitzuetan, baita teknologia eta talentuaren inguruko aukerak ere.

Mugikortasun Elektrikoari buruzko Energibasqueren estrategiarekin bat etorriz, Euskadiko enpresei lagundu egin nahi zaie eskaintza berezi bat garatu dezaten, bai birkarga-azpiegituretan eta bai ibilgailuen osagaietan ere, eta halaber, irtenbide berrien garapen teknologikoa eta mugikortasun elektrikoaren inguruko negozio-kontzeptuak sustatu nahi dira

Nabarmendu beharra dago automozioaren sektorearekin (enpresa traktoreak eta industria osagarria) eta garraioaren sektorearekin hertsiki loturiko enpresa-sare lehiakor eta berritzaile bat dugula Euskadin. Horrez gain, energia eta birkarga elektrikoarekin loturiko Industria garrantzitsua dugu, I+G+b teknologia-zentroen punta-puntako sare bat eta birkarga-azpiegitura gehitzeko eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiteko gaitasuna duen banaketa elektrikoaren sare bat.

MEPI 2020k energibasque estrategiarekin eta ZTBP 2020rekin bat egiten duten ikerketa-ildo batzuetan inbertitzeko ekintzak jaso ditu, aurretik esan bezala,eta horien aurrekontuek plan honetan jaso dena gainditzen dute. 

Mugikortasun jasangarriaren inguruko arauketa eta sentsibilizazioa 

Merkatuan ibilgailu elektrikoak duen sarrera gutxiko fase honetan, zenbait oztopo gainditu behar dira, eta mugikortasun-eredu berri hau zabaltzeko arauketan eta sentsibilizazioan aurrera egingo duten politika publikoak behar dira. 

Gaur egun, Jasangarritasun Energetikoko Legearen proiektua eztabaidan dago Eusko Legebiltzarrean, onesteko, baina MEPI 2020k ibilgailuen erosketaren hobaria emateko pizgarri eta zerga-neurrien ekimen berriak proposatzen ditu, finantzaketa-tresnak, garajeetan birkargatzeko instalazioen legeztatzea eta Europako zuzentarauetara eta EAEn eragina duen Estatuko legeriara egokitzeko erraztasunak ematea.

Mugikortasun-eredu horrek egoera berria eta ezezaguna dakar, eta Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak orain arte sustatutako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekimenak sendotuko dituzte. 

Prestakuntza-eremuko ekintzak

Azkenik, beharrezkotzat jotzen da prestakuntzako premiak identifikatu eta ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun elektrikoari lotutako teknologia garatzeko, fabrikatzeko, saltzeko, mantentzeko, konpontzeko eta birziklatzeko talentua prestatzeko beharrezko ekimenak proposatzea. 

Horretarako, EAEn dauden prestakuntza-ildo arautuetan mugikortasun elektrikoa sartzea eta mugikortasun elektrikoa jarduera nagusi ez duten baina ezarri beharra duten eragileentzako etengabeko prestakuntza-ekimen zehatzak garatzea proposatzen da.

  • IE konpontzeko ziurtagiri profesionala sortzea
  • LH/gradu/masterren 5 programatan, gutxienez, mugikortasun elektrikoa sartzea.
  • Ikertzaile eta teknologoak prestatzea
  • IEei, birkargarako instalatzaileei eta beste hainbati buruzko 12 prestakuntza-saio.

MEPI 2020-ren aurrekontua 

Plan honetan jasotako ekintzak abian jartzeko, 494 milioi euroko aurrekontu bat behar da (bere estrategia eta aurrekontu propioa duen Energibasque kontuan hartu gabe). 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko abenduak 18

    Donde puedo informarme de estas ayudas,si estan aceptadas no veo o no encuentro forma de hacer uso de ellas.

  • @Arturopdelucia
    2018.eko uztailak 31

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha publicado la aprobación de un plan integral de #MovilidadEléctrica para los años 2018-2020

    https://t.co/UKlf69QM8U

  • @AlexrAlexander
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un Plan Integral de Movilidad Eléctrica para los años 2018-2020 ➡︎ https://t.co/VaEctJedxE #PIME2020…

  • @GlaciarBlue
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala onetsi du ➡︎ https://t.co/RpFN0qlvk7 #PIME202…

  • @felixvela
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un Plan Integral de Movilidad Eléctrica para los años 2018-2020 ➡︎ https://t.co/VaEctJedxE #PIME2020…

  • @deiEJGV
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un Plan Integral de Movilidad Eléctrica para los años 2018-2020 ➡︎ https://t.co/VaEctJedxE #PIME2020…

  • @deiEJGV
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala onetsi du ➡︎ https://t.co/RpFN0qlvk7 #PIME202…

  • @arantxa_tapia
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un Plan Integral de Movilidad Eléctrica para los años 2018-2020 ➡︎ https://t.co/VaEctJedxE #PIME2020…

  • @arantxa_tapia
    2018.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoko Plan Integrala onetsi du ➡︎ https://t.co/RpFN0qlvk7 #PIME202…

Komunikabideek behera kargatzeko