Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Sainz Lanchares: “Erakundeok koordinatuta lan egiten dugu; guztion artean, mugimenduan dauden migratzaileei giza arretarik onena ematen diegu”

2018-07-30
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
  • Beharrezkotzat jotzen du, “gure jendearen eta erakundeen humanitateaz eta elkartasunaz gainera, Europar Batasunaren estrategia trebea eta ausarta, fenomeno hori bere gain hartu eta jarduketa egokia planifikatzen duena”.

VG 30 07 2018

Ernesto Sainz-Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak zera esan du: "Eusko Jaurlaritza, gainerako euskal erakunde eta hirugarren gizarte-sektoreko erakundeekin batera, koordinatuta ari da lanean, duela aste batzuk hona, berehala erantzuteko egunotan Euskadi Europako iparraldera heltzeko zeharkatzen ari diren migratzaileen premiei. Gure herrialdeetatik igarotzen ari diren pertsonei arreta ematen ari zaie”.

 

Sainz-Lancharesen iritziz, “hiru euskal hiriburuek larrialdietarako ostatu emateko aldi baterako zentroak dituzte, pertsona horiek gau bat ala bi emateko, jateko, atseden hartzeko eta beren familia eta ezagunekin harremanetan jartzeko, bidaia jarraitu aurretik. Euskadiko Gurutze Gorriaren eginkizuna funtsezkoa da”.

 

“Hiriburuetan dagoeneko gaitu diren baliabideez gainera, aparte beste batzuk gaitzea ere aurreikusi da, migrazio-prozesuetan dauden pertsonen metaketa biderkatu edo nabarmen areagotuz gero”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak.  Sainz Lancharesek bereziki Irunen gaineko interesa erakutsi du, Batasunaren iparralderantz joateko behin betiko pasalekua baita.

 

Kudeaketa

“Larrialdi humanitarioko egoeran gaude; testuinguru geopolitiko erabat aztoratua bizi dugu, eta gatazkatik edo muturreko pobreziako egoeretatik ihesean dabiltzan pertsonen migrazio-mugimenduak ditugu, eta etengabe ari dira areagotzen. Mugak ixteak eta ohiko bideen arrakastarako aukera urriek Europara Penintsularen hegoaldetik sartzeko bideak une kritikoa bizitzea eragiten dute, duela 12 urte kaiukoekin bizi izandako egoeraren antzera”, esan du Sainz Lancharesek.

 

Sainz Lancharesen hitzen arabera, “Afrikaren eta Europaren iparraldearen arteko ibilbidean, Estatura heltzen diren pertsonek planifikatuta duten ibilbidean, Euskadi ardatz estrategikoan dago pasabiderako; beraz, gehien eskatzen den helmugetako bat da, Andaluziako kostaldeetan hartzen dituztenean; bertan diote hemen harremanak dituztela”.

 

Euskal erakundeok bi harrera-mota egiten dugu: alde batetik, mugimenduan dauden pertsona horiei eskainitakoa, beren oinarrizko premiei erantzuteko. Eta, bestetik, epe luzerako estrategiak planifikatzen ditugu, Euskadin bizitza-proiektu berriari ekin nahi dioten pertsonei harrera egiteko.

 

Mugimenduan arreta emateko, hiriburuetako bakoitzean gailuak gaitzeaz gainera, larrialdiari ere erantzuten zaio, etengabe aldatzen ari den egoera dugula aintzat hartuta. Erronka da egoerara egokitu eta une bakoitzean erantzun egokiak eman ahal izatea”, esan du Sainz Lancharesek. Epe luzeko aukerak eskaini ahal izateko, migratzaileei arreta emateko programak sendotzen ari dira, besteak beste, “Harrera”; zenbait urtez daramatzate martxan eta balorazio ona dute, bai erakundeen bai entitateen aldetik eta horien erabiltzaileen aldetik.

 

“Kasu honetan, gainera, ezinbestean koordinatu behar dugu eta elkarlanean jardun Estatuko Gobernuarekin, gaitu beharreko baliabideak aurreikusteko, eta beharrezkoa izango da, halaber, gainerako erkidegoekin elkarlanean jardutea, erantzun egokia emateko, aintzat hartuta ezinbestekoa izango direla Europako erakundeek larrialdi-egoera honetan duten lidergoa eta laguntza”, esan du Sainz Lancharesek. “Desbideratze-baliabideak aktibatu dira Kordoban, Meridan eta Zaragozan (bi horiek aktibo egongo dira, laster); eta, hori dela eta, orain arte bizi izandako dinamikak aldatu egin daitezke”, esan du Sainz Lancharesek. Zuzendariaren ustez, beharrezkoa da, “gure jendearen eta erakundeen humanitateaz eta elkartasunaz gainera, Europar Batasunaren estrategia trebea eta ausarta, fenomeno hori bere gain hartu eta jarduketa egokia planifikatzen duena”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)