Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria sailburuak Arabako Teknologi Parkearen eraikin sinboloa izango dena inauguratu du

2011.eko otsailak 09

Arkitektura lan berezi honek sektore teknologikoetan berritzaileak diren enpresen aldeko apostua egiten du, Lehiakortasun Planaren ildoari jarraituz

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak, Bernabé Undak, Miñanon, Arabako Teknologi Parkean, E8 deitutako Eraikina inauguratu du. Arkitektura lan berezia denak sektore berrietan eta aurreratuetan lan egiten duten enpresa berritzailei zuzendua dago eta, ziur asko, Araban eta Euskadin, teknologiaren egoitzaren sinboloetariko bat bihurtuko da.

Goizean izandako inaugurazio ekitaldian Vitoria-Gasteizko alkatea Patxi Lazcoz, Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikorako foru alduna Arantza Zenarruzabeitia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea Francisco Berjón eta Arabako Teknologi Parkeko zuzendaria, José Manuel Nogales ere izan dira.

Sailburuak Coll-Barreu ingenieritza estudioak zuzendutako diseinua duen eraikinaren atea irekiera sinbolikoa burutu du, bertan arkitektu arduraduna ere izan dela. Eraikina guztiz bukatua dago eta, honezkero, enpresen aldetik eskari kopuru handia du. Izan ere, eraikinak dituen hiru solairutik bigarrena ospedun ingenieritza batek hartu du.

Lanaren kostua 10.257.747,91 eurotakoa izan da, (1.201.117,6 proiektua eta lan-zuzendaritza, 8.993.630,31 eraikitze lana eta 63.000 egikaritze zuzendaritza). Azpimarratzekoa da egikaritze kostuen desbideratzea txikiena izan dela, %0,9koa, hain zuzen ere.

Berrikuntzarako eraikina

Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun Planak zehaztutako ildoei jarraituz, egoitz berri honetan jarduera ezberdineko sektoreetako enpresa berritzaileak kokatzeko zuzendua dago, sektore sortu berriak (bioteknologia, nanotecnología, energia berriztagarriak,...) zein helduak deitutakoak eta garrantzi estrategiko handia dutenak (aeronautika,informazioaren teknologiak, ingenieritza,...etabar).

Eraikinaren ideia nagusia zera da: bertan kokatuko diren proiektuen zati handi bat berritzailea izatea, mota hauetako proiektuen gune erakargarri eta bateratzaile gisa, Arabako Teknologi Parkeak duen papera indartuz.

E8 Eraikinak 6.993 metro karratu ditu, beheko solairuan eta beste hiru solairutan bananduta, eta hoietatik 4.319 bulegoetarako dira. Eraikinak, Parkearen 14.3 lursailan kokatua, beheko solairua eta beste hiru solairu gehiago ditu eta klimatizazio, argi eta telekomunikazio instalazio berritzaileak dituzten 53 bulego-modulu ditu.

Eraikinak, gainera, kristaldun azal bikoitza du eta kanpoko fatxada hautsia du, eta kanpoan, 262 leku dituen aparkalekua du.

Kontuan izanik inguruko eraikinek bulegoetarako duten okupazio-maila altua, Teknologi Parkearen garapenerako proiektu klabea da, oinarri teknologikoa duten enpresak kokatu ahal izateko eraikin berriak sortzeko beharra zegoelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)