Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ordiziaren berezko nortasunaren oinarriak nabarmendu ditu 750 urteurren ekitaldian

2018.eko uztailak 28

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Kultura sailburu Bingen Zupiriak lagunduta, Ordiziaren 750 urteurrena dela-eta antolatu den ekitaldian izan da. Ekitaldian, Lehendakariak Ordiziaren berezko nortasunaren oinarriak nabarmendu ditu; horrela deskribatu du Ordizia: “herri bizia, langilea, aitzindaria, balio sakonetan sustraitua, mundu zabalera irekia, kulturan eta lankidetzan sinesten duena”.

“Asko dira Ordiziaren eta ordiziarron erreferenteak”, esan du Lehendakariak. Zentzu honetan, Urkullu Lehendakariak Ordiziako merkatua, industria, goi mailako hezkuntza, kultura, euskara, musika eta kirola aipatu ditu.

Merkatuari erreferentzia eginez, Lehendakariak esan du merkatua inguruko herrien arnas guena izan dela, produktu berriak ezagutzeko eta harremanak sendotzeko lekua. “Nekazaritzaren lanari esker ingurugiro aparta dugu, zero kilometroko elikagaiak eta merkatuak eta bertako merkataritzak herriari ematen dion bizitza baloratzen dugu”, adierazi du.

Era berea, indutria arloan Ordizia beti izan dela aitzindari nabarmendu Lehendakariak, “lankidetzan, teknologian, kalitatean, berrikuntzan eta orain “4.0 industrian”. Gainera, enpresa txiki, ertain eta handi martxan jartzeko ahalmena azpimarratu du eta esan du enpresa munduarekin gertutasuna eta lankidetza erakutsi dutela.

“Iragana hobeto ezagutu eta etorkizunari begi berriekin begiratu. Nire ikuspegia da Ordiziak bere historian oinarri sendoak dituela etorkizun oparo eta erakargarri bat eraikitzen jarraitzeko”, esan du Lehendakariak.

Ordiziako Udaletxean ospatu den ekitaldian, Legebiltzarreko Lehendakari Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero eta EUDELeko Presidente Imanol Landa izan dira.

ORDIZIAREN SORRERA

Ordiziak bere fundazioaren 750.urteurrena beteko du aurten, 1268an emandako ‘Hiri-gutunak’ edo Sevillako Eskubide bereziak dioenez.

Alfontso X.a Jakintsuak, Gaztelako erregeak, sortu omen zuen herria, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere esate baterako. Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta "Ordizia" zuen izena. Aurreraxeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko uztailaren 30ean emandako ‘eskubide’ berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz denak) zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a ‘Ausarta’ izan zen Alfontsoren ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden 1290eko apirilaren 28an sinatutako beste agiri bat medio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak