Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak bere saileko biktimari laguntzeko zerbitzua eskaintzen du Euskadin umeen ‘lapurreta’ jasan duten familiartekoei laguntza psikologikoa emateko

2011.eko otsailak 09

ANADIRek Euskadin duen ordezkariarekin izan duen bilera amaitu ondoren, Idoia Mendiak adierazi du biktimengana hurbildu nahi izan duela, beraien estutasunak, kezkak eta artegatasuna ezagutzeko. Esan duenez, erakundeek babestu egin behar dituzte eta behar duten laguntza guztia eman.

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak bilera bat izan du gaur goizean Flor Díazekin, ANADIRek (Adopzio Irregularrek Erasandakoen Elkarte Nazionala) Euskadin duen ordezkaria, hain zuzen. Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria ere bertan izan da, eta, batez ere, frankismoan eta ondorengo urteetan ospitaleetatik desagertutako haurren desagertzeari buruz hitz egin dute.

Topaketan, jaioberri bat hiltzen denean ospitaletan egun jarraitzen den protokoloa bezalako gaiak ezagutzera eman dira. Eta topaketan ANADIRen ordezkariak eragindako familiartekoek laguntza psikologikoa jaso dezatela egin duen eskaerari buruz sailburuak adierazi du Justizia eta Herri Administrazio Sailak berak duen biktimari laguntzeko zerbitzuaren bitartez bideratuko dela.

Idoia Mendiak bilera amaitu ondoren adierazi du gai honek dimentsio dramatikoa hartu duela izandako salaketen bolumenagatik eta biktimengana hurbildu nahi izan duela, beraien estutasunak, kezkak eta artegatasuna ezagutzeko. Esan duenez, erakundeek babestu egin behar dituzte eta behar duten laguntza guztia eman.

Urtarrilaren amaieran, ANADIRek demanda bat jarri zuen Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin batera. Bertan, 'lapurtutako' umeen 261 kasuak zeudela salatu zuen, horietako 40 Euskadin, hain zuzen. Egun, kopuru hori ia 70 kasuetara igo da. Elkarteak Interneten duen gunean (www.anadir.es) azaltzen du legez kontra edo bidegabekeriaz adoptatutako pertsonentzat sortutako Web bat dela, baita bere garaian, haur egitera joan zirenean, ospitalean beraien seme-alaba hil zitzaiela esan ziela gezurra zela susmatzen duten guraso horientzat ere. Lapurtuak ez ezik, eskaintza onena egin zuenari salduak ere izan ginen, adierazten du mezuak.

Gaurko bilera hau esandako desagertze horiek eragindako euskal herritarrei entzun eta laguntza emateko Jaurlaritzak duen jarreraren beste adierazgarri bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak, bere aldetik, salatutako kasuak ikertzeko jarduerak hasi ditu eta Jaurlaritzak ere bere asmoa agertu du Fiskaltzarekin beharrezkoa den guztian lankidetzan aritzeko kasu honi dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)