Berriak Osasuna
Eu

Osasun Saila eta Osakidetza. CCOO sindikatuari erantzuna

2018.eko uztailak 26

Gaur CCOO sindikatuak Mikrobiologiako kategorian egon ahal izan diren irregulartasunen inguruan egin dituen salaketen aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak zera adierazten dute:

 

-CCOOk planteatutako salaketen kopia eman zion Osakidetzari, eta aztertu egin du Mikrobiologiako Epaimahaiak berak, eta ondorioztatu du probak egokiak zirela.

-Epaimahaiak eginiko analisi horren emaitza horren berri oraintsu eman zaio CCOOri; beraz, sindikatuak badaki epaimahaiak uste duela Mikrobiologiako kategorian ez dela irregulartasunik egon.

-Gertakari horiek agerian uzten dute CCOO sindikatuak, Osakidetzako plantillaren % 95i lanpostu egonkorra bermatzeko 3.335 plazaren LEP hau sinatu ez zuenak eta, bere garaian, hura garatzeko prozedura eztabaidatu ez zuenak, helburu bakarra duela Osakidetzako eta euskal osasun-sistema publikoko profesionalen ospe ona kaltetzea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 26a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau