Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Zamudioko auzolandegiko gazte-talde bat, egunotan, “hondakinen kudeaketa egokiaren onurak” azaltzen ari zaie bizilagun eta enpresa batzuei

2018-07-26
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta
  • 18 eta 26 urte bitarteko hogei neska-mutil, udal-teknikariekin batera, “Waste4Think” programaren helburuak zabaltzen ari dira

 

Zamudio (Bizkaia) 18 07 26

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako Zamudioko (Bizkaia) auzolandegian parte hartzen duen gazte-talde bat, egunotan, Txorierri eskualdeko eta udalerriko biztanleei “hondakinak hobeto kudeatzeak dakartzan onurak” azaltzen ari zaie.

 

Uztailaren 16tik 30era bitartean, 18 eta 26 urte bitarteko hogei neska-mutil, udal-teknikariekin batera, Zamudion martxan jarri den “Waste4Think” programaren helburuak zabaltzeko eta udalerriko herritarrak eta enpresak horien gainean kontzientziatzeko eginkizunetan ari dira.

 

“Egunero egiten duten lana honako hau da: enpresa eta etxeetara joan, eta hondakinak egoki kudeatzeak dakartzan onurak azaldu. Hondakinak nola murriztu zehazten dute, nola erabili enpresa eta etxeetan sortzen diren hondakinak, nola birziklatu egokiro eta PAYT zer den (neurrirako ordaiketa); izan ere, Zamudioko auzokideek eta enpresek zaborren tasa sortzen duten hondakinaren arabera ordainduko dute”, esan du Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)