Eu

Artolazabalek Valerio ministroari “langabezia-babeserako sistema berrian aurreikusitako asistentzia-laguntzetarako DSBEren osagarritasuna, bateragarritasuna eta eskumen-errespetua kontuan hartzeko” eskatu dio

2018.eko uztailak 25
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Prepara eta PAE planen inguruan oraintsu eman diren epaiak gogorarazi ditu; autonomia-erkidegoei eskumen hori esleitzen diete
  • Madrilen bildu da Enpleguko eta Laneko Gaietako Biltzar sektoriala

 

Madril, 2018 07 25

Beatriz Artolazabal  Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurtantzako ministroari zera eskatu dio: “langabezia-babeserako sistema berrian asistentzia-mailan aurreikusitako laguntzetarako (aurreko Rajoyren gobernuaren RED proposamenaren antzekoa) DSBEren osagarritasuna, bateragarritasuna eta eskumen-errespetua kontuan hartzeko, Prepara eta PAE planen inguruan oraintsu eman diren epaiei, autonomia-erkidegoei eskumen hori esleitzen dietenei, jarraikiz".

Beatriz Artolazabalek, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin batera, gaur goizean ministroen egoitzan egindako Enpleguko eta Laneko Gaietako Biltzar sektorialean parte hartu du. Artolazabal sailburuak “harrera ona” antzeman du “Gobernu Zentralaren aldetik, eskumen-esparrua errespetatzeari eta enplegu-politika aktiboak garatzeari dagokienez”.

Valerio ministroak autonomia-mailako ordezkariei bost lan-ildo azaldu dizkie, autonomia-mailako administrazioekiko kudeaketa bideratuko dutenak: 55 urtetik gorakoen subsidioa aldatzea eta, horretarako, 52 urtetik gorakoei aurreratzea; gazte-enpleguko plan estrategikoa prestatzea, autonomia-mailako elkarlanarekin; enplegurako prestakuntza prestakuntza arautuarekin eta dualarekin lotzea eta, horretarako, Euskadiren adibidea aipatzea; iraupen luzeko eta 45 urtetik gorako langabeentzako enplegu-plan berezia egitea, eta asistentzia-mailan langabeziagatiko babes-sistema berrantolatzea.

Artolazabalek “Valerio ministroaren hasierako jarrera eskertu du, eskumenen gaineko errespetua erakutsi baitu, eta nabarmendu du Euskadi, dagoenek,o azaldutako zenbait ildotan lanean ari dela, bereziki prestakuntzaren eta prestakuntzazko eguneratzearen inguruan. Jendea langabezian kronifikatzeak kezkatu egiten gaitu eta horretarako lanean ari gara, aspaldidanik”.

Artolazabalek, halaber, “enplegu-politikak hobetzen aurrera egiteko aldebikotasunaren printzipioa” gogorarazi dio ministroari, eta eskatu du Gazteen Berme Legeak gazteek gazte-bermearen izaerara jotzeko bete behar dituzten eskakizunak sinplifikatzeko, enplegu-politika aktiboa baita eta, orain Estatuak planteatuta duen bezala, eskumenak indarrez hartzea ekarri bailezake.

Migrazioen fenomenoa dela eta, Artolazabalek “egiturazko fenomeno etengabe”tzat jo du eta esan du “irtenbide integrala bilatu behar zaiola, kontuan izanik Europak dituen defizit demografikoentzat aukera dakarrela. Neurri estrategikoak behar dira immigrazioaren, atzerritartasunaren eta elkarbizitzaren eremuan, eta arreta berezia eskaini behar zaio lan-baimenen arloari, besteak beste; izan ere, horrela, gizartean erabat integratzeko aukera emango litzaieke, enplegu-merkatura sartzeko aukera emanez”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Magdalena Valerio