Berriak Lehendakaritza
Eu

Konstituzioak Estatutua baino babes handiagoa du

2011.eko otsailak 09

Demokrazian 33 urte igaro ondoren, Konstituzioari babesak 1978 urtean lortu zuena ia bikoiztu egiten du eta  Estatutuaren aldeko aukerek independentziaren aldekoak bikoizten dituzte

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 2010. urteko programazioaren baitan, txosten monografiko honen helburua da balore, jarrera, sozializazio politiko eta gure herriko demokraziaren funtzionamenduarekin zerikusia duten gaiei buruzko iritzia jasotzea. Halaber, Estatuaren antolaketari, Konstituzioari eta Estatutuari buruzko hainbat galdera ere planteatu ditugu.

Biztanleriak politikarekin duen harremanean mesfidantza eta interes eza nagusitzen dira. Erdiak baino gehiagok (%53) politikak nagusiki konfiantzarik eza eragiten diela adierazi dute. Politikarekiko interesari dagokionez, 4tik 1 inguruk adierazi du interesatua dagoela (%21 nahikoa interes eta %6 interes handia). Erantzunak gainera nahikoa antzekoak dira adin tarte guztietan, iritzi giroa oso ezarria eta egonkortua dagoenaren adierazle. Haatik, mesfidantza hau politika orokorrera baino gehiago, politikan jarduten direnei zuzendua dago, politikariei (%73 dira boterean bat edo bestea egon, beti euren interes pertsonalak bilatzen dituzte adierazpenarekin ados agertu direnak), eta –neurri apalagoan- alderdi politikoei (%67 uste dute benetan guztiak berdinak direla), baina aldi berean, %56k adierazten dute alderdi politikorik gabe ezin dela demokraziarik izan.

Sistema demokratikoarekiko atxikimendua

Sistema demokratikoarekiko atxikimendua egiaztatzen da. Elkarrizketatutako 10 pertsonetatik ia 8k nahiago dute demokrazia beste edozein gobernu mota baino (%77); hauen parean, 10etik 1ek adierazi du berari berdin zaiola (%10), eta soilik %4k baldintza jakin batzuetan gobernu autoritarioa onartuko lukete.

Sozializazio goiztiarra salbuespena da araua baino gehiago: soilik %11 oroitzen dira txikiak zirenean etxean politikaz askotan hitz egiten zela, eta hauei noizean behin hitz egiten zela oroitzen dutenak gehitzen badizkiegu, biztanleriaren herena baino ez dira. Beste aldean, %40k adierazi dute etxean ez zela inoiz edo ia inoiz politikaz hitz egiten.

Joera hau, neurri apalagoan bada ere, helduen artean ere inposatzen da. Erdia baino gehiago dira politikaz inoiz ez edo ia inoiz ez hitz egiten dutenak, ez familia giroan, ez lagunekin, eta, batez ere, ez lan eta ikasketa esparruetan. Aldiz, %47k familian noizean behin edo askotan hitz egiten dute, %43k lagunekin eta %30k lankide edo ikaskideekin.

Biztanleriak politikarekiko agertzen duen balizko mesfidantza eta interes eza horrek erakusten duen eszenatokian, paradoxikoa da komunikabideetan informazio politikoari egiten zaion jarraipena. %59k adierazi dute informazio politikoa egunero jarraitzen dutela komunikabide erabilienean, telebistan, %35k prentsa idatzian, eta %31k irratian. Internet egunero berri politikoak jarraitzeko erabiltzen dutenen %13a ere kopurua handia dela esan liteke, tresna horren sarbide eta ohiko erabilera tasa kontutan hartuta. Nola azaldu telebistaz berri politikoen jarraipena egunero egiten duten %59 horren eta, adibidez, maiztasun horrekin berarekin, familian politikaz hitz egiten duten %15aren artean dagoen aldea? Baliteke joera soziokultural zabalago baten aurrean aurkitzea, ziurrenik euskal politikaren testuinguru konplexuan sakonagoa dena, eta politikaren pribatizaziorako –edo are gehiago, indibidualismorako- joera bezala izendatu dezakeguna.

Parte hartze politikoa

Galdera-sortan jasotako parte hartze modu ezberdinen artean, erantzun mailarik altuena jasotzen dutenak ere, 5 pertsonetatik 1ek baino ez du egin dituela aipatu. Adierazgarria da, gainera, horietatik bi parte-hartze modu exijenteenak izatea (manifestazioa eta greba), aldiz, exijentzia gutxiago dutenak, pegatina bat eramatea kasu, %6ra murrizten dira.

Talde eta elkarteetako kide izateari eta parte hartzeari dagokionez (oso mota ezberdinetakoak), hiru herenetako banaketa agertzen da: pasiboak (%37 ez dira inoiz kide izan), aktiboak (%33 kide aktiboak dira) eta desmobilizatuak (%21 inoiz kide izan dira baina ez dute parte hartzen, eta %7 kide dira baina ez dute parte hartzen).

Demokraziaren funtzionamendua

Elkarrizketatutako 10 pertsonetatik 4k adierazi dute libre sentitzen direla mundu guztiarekin politikaz hitz egiteko (%42). %41k diote soilik pertsona batzuekin sentitzen direla libre politikaz hitz egiteko. Eta gainerako %14k diote ia inorekin ez direla libre sentitzen politikaz hitz egiteko.Horren arrazoietaz galdetuta, familia giroan, lagunartean eta lankide edo ikaskideekin portzentajerik altuenak (%30 inguru) gatazka pertsonalak ekiditeak eta gai hauekiko interes faltak jaso dituzte. Politikaz hitz egiteko askatasun faltaren gaineko adierazpen hauek aipatutako pribatizazio indibidualistak eta euskal gizartean terrorismoak izan duen eraginak eragindakoak izan daitezke.

Giza eskubideak

Garrantzia gehien ematen zaien giza eskubideei dagokionez (hiru erantzun posible eman zitezkeen), lehen lekuetan kokatu dituzte bizitzeko eskubidea ideia politikoak direnak direla ere (%55), lanerako eskubidea (%54) eta iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea (%52). Lehen begiratuan, erdiek baino pixka bat gehiagok baino ez aipatzea bizitzarako eskubidea lehen hiru aukeren artean gutxiegi iruditu dakiguke, baina kontutan hartu behar dugu eskubide batzuk edo besteak aipatzea harreman zuzenean dagoela norberarentzat mehatxu handiena suposatzen duen horrekin. Zentzu horretan, baloratu behar dugu terrorismoak behera egin duela elkarrizketatuek aipatzen dituzten arazo nagusienen artean eta kezka ekonomikoak gora egin dutela, batez ere, lanak.

Instituzioen boterea

Eusko Jaurlaritza botere gehien duen instituziotzat hartua. Instituzio politikoetaz ari garela, eta hauek elkarrizketatuen ongizate pertsonal eta familiarrean duten eraginaz, Eusko Jaurlaritza da indar handiagoz agertzen den instituzioa (4tik batek lehen tokian aipatzen dute, eta guztira aipamen erdiak baino gehiago jaso ditu), atzetik Udalak eta  Gobernu Zentrala. Diputazioek, berriz, euskal sare instituzionalean garrantzia handia duten harren, oraindik ere nolabaiteko ikusezintasuna sufritzen dute, Europako Batasunari inkestatuek ematen dioten garrantzia txikiaren gainetik soilik kokatzen direlarik.

Konstituzioa, estatutua eta estatuaren antolaketa

Konstituzioari babesak 1978 urtean lortu zuena ia bikoiztu egiten du. Estatutuaren aldeko aukerek independentziaren aldekoak bikoizten dituzte. Gaur Konstituzio erreferenduma errepikatuko balitz, %46k baiezko botoa emango lukete, kontrako bota emango luketen %14en parean. Horrek suposatzen du, 1978ko erreferendumarekin alderatuz, baiezkoen portzentajea 15 puntutan handitu dela eta soilik 3 puntu ezezkoen portzentajea. Datu hauek zenbaki absolutuetara itzuliz esan daiteke 800.000 pertsonek baino gehiagok emango lioketela BAIezko botoa (garai hartan 480.000 izan ziren) eta EZezkoa, berriz, ia 250.000 pertsonek (163.000 1978an). Abstentzioak kopuru txikiagoak jasoko lituzke, 1978an %55 izatetik egun %30 ingurukoa izango litzatekeelarik (erantzun ez dutenak kontutan hartuta).

Estatutuari  dagokionez, erantzunen banaketa Konstituzioak lortu duenaren antzekoa izan da. Horrek guztiak legitimitate-gurutze bat suposatzen du; alde batetik, Konstituzioak 1978an jasotako babesa nabarmen handitu den bitartean, beste aldetik, Estatutuak 1979an jasotako babesa apur bat desgastatu da. Egun Estatutu erreferenduma errepikatuko balitz, %44k aldeko botoa emango lukeela adierazi digute (1979an %53 izan ziren) eta %12k aurkakoa (%3 izan ziren 1979an). Datu hauek zenbaki absolutuetara ekarriaz, BAIezkoaren aldeko hautua 780.000 hauteslek hartuko lukete (garai hartan 830.000 izan ziren) eta EZezkoa 210.000k baino apur bat gehixeagok (1979an 48.000 izan ziren). Hots, 30 urte hauetan egondako garapen politikoak, hasiera batetan Estatutuak izandako babesa desgastatu egin du, Konstituzioak handitu duen babesa baina neurri apalagoan bada ere.

Autogobernu mailari buruzko iritziei dagokionez, aukera estatutarioek (dituen modalitate ezberdinetan) jasotzen duten babesa (%44) aukera independentistak jasotzen duenaren (%21) bikoitza dela agertzen da. %9k federalismoaren aldeko hautua egiten dute. %26k ez dute gai honen inguruko iritzirik agertu.

Galdera hau Estatuaren antolaketaren ikuspegitik eginda, erantzun kopururik handiena Autonomia Erkidegoaren hautuak jaso ditu (%36), beste %19k Estatu federal baten eredu deszentralizatuagoaren aldeko hautua egin dutelarik. Halaber, elkarrizketatutako 5 pertsonetatik 1ek independentziaren hautua onartuko duen Estatua eskatzen dute, eta gutxiengoa dira, %7a baino ez, Estatuaren berzentralizazioaren eredua aukeratu dutenak.

Fitxa teknikoa

Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 2.129 lagunek osatua da. Informazio bilketa 2010eko urriaren 28 eta azaroaren 12 bitartean egin zen.

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • 2011.eko otsailak 09

    Me parecen muy interesantes e importantes estos estudios sociológicos sobre la percepción social de cuanto nos ocurre. Felicidades, pues, al departamento responsable, especialmente por romper el tabú sobre la aceptación del sistema político vigente. Esto me inspira también una reflexión: a pesar de la continua insistencia de una parte de la dirigencia política en favor de una alteración notable del sistema político de nuestro país, en favor del soberanismo o incluso de la independencia, hay poca gente que se muestre afectada o interpelada por estos asuntos. Es decir, a pesar de lo que se nos quiere decir a veces, este soberanismo ruidoso que día tras día copa los medios de comunicación tiene poca aceptación popular. Y éste es un campo en el que el Gobierno y el partido que lo sustenta puede jugar con mucha ventaja, porque ése es el espacio que ocupa: la centralidad social del mensaje autonomista, radicalmente democrático y pluralista. Propender a esta situación se conseguirá mediante la imbricación de aquellos aspectos sociales, económicos y culturales sobre la sociedad, de tal manera que una ruptura no sea tan buen negocio como algunos quieren vender. Es verdad que esta situación descrita de moderación y progreso no depende sólo de Euskadi y de su Gobierno, sino del resto del Estado para que no haya, por ejemplo, grandes diferencias en cuanto a la riqueza, al empleo, etc, de unas comunidades a otras, pero creo que aquí podemos hacer mucho. Ojalá esa moderación que demuestra la gente al participar en estas encuestas se traslade también al conjunto de los partidos políticos, especialmente aquellos que defienden rupturas traumáticas. Felicidades de nuevo por el trabajo, y adelante por esta senda.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)