Eu

Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Portuko Plan Bereziaren aldaketa tramitatuko du, portua-hiria elkarrekintza hobetzeko

2018.eko uztailak 24
  • Plan Bereziaren 3. aldaketa Bermeoko eta Mundakako Udalei aurkeztu zaie, hirigunearen ingurumen kalitatea hobetzeko xedez

Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio Sailburuordea, Aitor Etxebarria Portu eta Itsas Gaietako Zuzendariarekin eta Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko Zuzendariarekin batera, Idurre Bideguren eta Aitor Egurrola Bermeoko eta Mundakako alkateekin elkartu da, Bermeoko Portuko Plan Bereziaren 3. Aldaketa aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzak izapidetutako aldaketa berriaren helburu nagusia, portua-hiria elkarrekintzan gertuko hirigunearen ingurumen kalitatea hobetzeko aukera emango duten guneak lortzea da. Aiz Sailburuordearen iritziz, “euskal portuen eskala txikiaren ondorioz, hainbat erabilera hiriguneetatik oso gertu ematen dira” eta, sarri askotan, “portua hiriko funtsezko partea da”. Hori dela eta, “euskal kostaldeko portuek, eta Bermeokoarekin hori gertatzen da, plangintza tresna eta mekanismo eraginkorrak garatu behar dituzte, behar berriekin bat etorriko den hirigintza arloko erregulazioa izateko”.

Portu inguruko plan berezia aldatzeko espediente horretan, Portuzarra kofradiako kaian batez ere oinezkoen bideetara zuzendutako gune guztiek jarraituko dute, eta baita Lamerako kaiaren aurreko pasealekuak ere. Azken horri jarraipena ematen zaio, Baratokiko kairantz doan 10 metroko bidearekin.

Bermeoko Portuaren Mendebaldeko inguru horretan kendu egingo dira itsasontziak armatzeko eta fabrikatzeko jarduerak, ainguratzeko guneak eta gurdi baratokiek jarraituko duten arren, 110 metroko oin plano kurboa, 16 metroko sakonera eta 5 eta 7 metro arteko gehiengo altuera dituen eraikin berria sortuz. Leku horretan, gertu dagoen hiri ingurunean eragin negatiboa izango ez duten aktibitateak, itsasontzien konponketa txikiak eta bestelako erabilerak baimenduko dira.

Arraina prozesatzeko planta frigorifikoaren erabilera posibleak dibertsifikatzeko xedez, komenigarri iritzi zaio bertan baimendutako erabilerak zabaltzeari, beste batzuen artean marina lehorraren erabilera sartuz.

Itsas industriako jarduerak posible egiteko xedez, baratokiko kaitik kentzen diren itsasontzien armatzea eta fabrikatzea, eta portuko jarduerarekin erlazionatutako biltegiak eta bulegoak, batez ere, Erroxape – Mundaka izeneko gunea ipar-ekialderantz luzatuko da, itsasoari irabazitako betelan berriko 8.807 m2ko azalerarekin, eta bi eraikin sortuz. Horietako lehenak 40 metroko hondoa eta 2.123,43 m2ko solairuko okupazioa izango ditu, eta bigarren eraikinak 30 metroko hondoa eta 1.689,73 m2ko solairuko okupazioa.

Baimendutako erabileren artean jasotzen diren komunitate ekipamendu, aparkaleku eta garaje irizpideekin jarraitzea kaltetu barik, Frantxuako kairako proposatutako eraikin berrian malgutu egingo da ordenamendutik kanpoko eraikin gisa sailkatutako bertako eraikingintza araubidea. Eraikin bakoitzaren eta bere ezaugarrien azterketa zorrotza egin eta gero, “planteamenduarekin bat ez datozen” eraikin gisa sailkatuko dira, eraikin horietan baimendutako erabilerak edo/eta jarduerak eta aurrera eraman ahal izango diren eraikuntza esku-hartzeak zeintzuk izango diren adieraziz.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea; Aitor Egurrola, Mundakako alkatea