Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren jarraipen-batzordeak etorkizuneko legearen gainean hausnartu eta eztabaidatu du

2011.eko otsailak 09

Etxebizitzarekin nolabaiteko lotura duten eragile publikoek, sozialek zein pribatuek hartu dute parte Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean, parte-hartze eta hausnarketa foroa

Etxebizitzaren Legearen Aurreproiektua mahai gainean delarik, etxebizitzaren aldeko itun soziala jarraituko duen batzordea jarri da abian. Ahaleginak, ideiak eta etxebizitzaren gaineko proposamenak bateratzeak adostasun zabalari eragingo diolakoan daude itunaren sinatzaileak. Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburuaren esanetan, “aurreproiektuak dituen irizpideak mahai gainean daude, hausnarketak egiteko, eztabaida sortzeko, kritikak eragiteko”, eta gaineratu du, “Etxebizitza Sailak adostasun zabala lortzeko duen interesa adierazten du honek”.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak nabarmendu duenez "politika egiteko modu berri bat da, publikoaren kudeaketaren gaineko ikuspuntu berri bat, lehentasunezkotzat jotzen duguna, iragan urtetik garatzen ari garena, partaidetzak lekartzakeen arriskuak guregain hartuz, hala ere, merezi duten arriskuez ari gara ezen herritargoak oro har, eta batez ere etxebizitzaren munduan zuzenean inplikatuta diren kolektiboek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari zuzenean bere proposamenak egiteko ahots baimendua, propioa eta aintzat hartutakoa izango dute”.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean parte hartzen duten eragile asko bildu dira Euskalduna Jauregian, Bilbon. Honela bada, Itun honen jarraipen-batzordea jarri da abian. Ituna sinatu duten guztiek legeari dagozkion berri guztiak izango dituzte eskura. Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak eta sailburuorde María Paz Larrumbidek Etxebizitza Aurreproiektuaren gaineko nondik norakoak azaldu dituzte solasaldi honetan.

Etxebizitzaren gaineko lege berriaren xede nagusien artean honako hauek nabarmendu daitezke: etxebizitzen merkatuan lurzorua izateko aukera handitzea, etxebizitza babestuaren parkea handitzea, alokairuzko etxebizitzaren proportzioa handituz, eraikinak gehiago eraberritzea, eta estrategia programak definitzea hiri espazioak berritu eta eraberritzeko, azkenik, erakundeen erantzunkidetasuna hobetzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)