Eu

Gobernu Kontseiluak AGIFES - buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Donostia-San Sebastiango elkartea gizarte-interesekotzat aitortu du (Gobernu Bilera 2018-07-24)

2018.eko uztailak 24

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gizarte-interesekotzat jo du AGIFES-Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea; izan ere, “Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen garapenean laguntzen duela” aitortu dute, "gizarte-ekintzaren arloko jarduketen bidez”.

Gizarte Zerbitzuen Legeak zera ezartzen du: “gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko”.

 AGIFES-Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak aitorpen hori egiteko eskatu zuen; izan ere, gizarte-ekintzan egiten dituen jarduerak direla-eta, gizarte-intereseko erakunde gisa aitortzea merezi du.

“AGIFES”  irabazi-asmorik gabeko erakundea da; 1985ean sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren 423/1995 Dekretuak onura publikoko aitortu zuen (1995/10/19ko 200 zenbakiko EHAA). Erakundeak gaixo psikikoen kolektiboa integratzea eta normalizatzea du helburu eta, horretarako, osasun mentalaren eremuan prebentzioko, laguntzako, eta gizarte- eta lan-errehabilitazioko zerbitzu eta programak aldarrikatzea, horietan lankidetzan jardutea, sustatzea eta sortzea, besteak beste. Gizarte-zerbitzuak ematen ibilbide historikoa du; izan ere, erkidego honetan 1985etik etengabe jardun du horretan eta hala egiaztatu du. Gipuzkoako Lurralde Historikoan dihardu lanean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko