Berriak
Eu

Txile eta Perurako Eusko Jaurlaritzako Ordezkari Ana Maria Urchueguía Villa Grimaldi Bakearen parkeak zabaldu berri duen “Ahozko Artxiboa”ren inaugurazioan egon da

2011.eko otsailak 08

 

Villa Grimaldi Txileko Giza Eskubideen defentsarako lan egiten duen erakundea da, berriki Euskal Herrian sarituan izan dena Txileko diktadura garaiko memoria historikoa berreskuratzeko lanagatik. Villa Grimaldi Pinocheten diktadurapean zehar egon den tortura zentrorik handienetakoa izan zen, egun museo eta bakearen parke bihurtu dutena. Ahozko artxibo berriak presondegi honetan egon ziren pertsonen testigantza hartzen eta erakusten du. Proiektu honen bitartez Villa Grimaldiren historiaren eraikuntza eta Txileko Estatu terrorismoaren inguruko ikerketa lanetan lagundu nahi dute.

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza erakunde honekin lanean, hainbat proiektu ezberdin finantzatzen, arestian tortura gune latza izan zena eta gaur parke/museo bilakatu denak, Giza Eskubideen eta memoria historikoaren defentsan lan egiten jarrai dezan.

Erakundearen ahozko artxiboak jada 120 testigantza batzen ditu, gehien bat bertan egon ziren preso ohiena - Michelle Bachelet Txileko Presidente izan zenaren amarena kasu- edo demokraziaren aldeko aktibistena, Sebastian Acevedo Torturaren Aurkako Mugimendua eratu zuen apaizarena, edota abokatu eta biktimen senideena ere. Europar Batasunak eta "Kontzientzia Lekuen Nazioarteko Koalizioak" proiektuaren zati bat finantzatu dute.

"Artxibo honi eskeri, Villa Grimaldik Txileko iraganari buruzko eztabaida publikoa indartzen eta egunerokotasunera ekartzen laguntzen du, gainera totalitarismoak utzi dituen aztarnak baliatu nahi ditu belaunaldi berriei Giza Eskubideetan oinarritutako etorkizun bat eraikitzen laguntzeko. Kontzientzia leku gisa, adibidea da ez Txileko gizartearentzako soilik, baizik eta mundutar guztiei ere irakaspenak zabaltzen dizkie".

Eusko Jaurlaritzako ordezkariaz gain, artxiboaren inauguraziora beste hainbaten artean, pertsona hauek bertaratu ziren; Europar Batasuneko Kanpo ekintzarako Giza Eskubide eta Demokraziaren zuzendari Veronique Arnault, Europar Batasuneko Txileko ordezkari Jaime Perez, edo Txileko Unibertsitateko Komunikazio zuzendari Olivia Monckeberg. Aurkezpena eta artxiboaren erakusketa Historiako Sari Nazionala eta historialari ezaguna den Gabriel Salazarrek egin zuen, zeinek ahozko testigantza historia ikertzeko agiri garrantzitsuenetarikotzat jo zuen.

 


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Urchueguia, Txile eta Peruko ordezkaria