Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren zorpetzea % 40 baino gehiago murriztu da 2011. urtean aurreko ekitaldiarekin alderatuz (2011-02-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 08

Dekretua, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen duena, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 1.187.309.799 euroko zenbatekoan.

Gobernu Kontseiluak gaur onetsitako dekretuaren arabera, ekitaldi honi dagokion zorpetzearen baimena 1.187 milioi eurokoa da, eta horrek esan nahi du % 41,7 gutxiagotu dela 2010. urterako baimendutako guztizko gehienezko zenbatekoarekin alderatuta.

Honakoak dira 2011. urteko zorpetze-eragiketen ezaugarri nagusiak:
- Moneta: Euroa edo beste edozein dibisa.
- Interes-tasa: Finkoa edo aldakorra.
- Epea: Gehienez 30 urte.
- Modalitateak: Zor Publikoaren jaulkipenak eta mailegu edo krediturako beste edozein eragiketa-tipologia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan