Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jaurlaritzak 1,5 milioi bideratu ditu kalitatearen programetan ekoizleen sustapena eta parte-hartzea bultzatzeko (2011-02-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 08

Agindua, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa) 2011ko ekitaldirako deitzen dituena

Elikagaien kalitatearen Bikain programan sustapena eta parte-hartzea bultzatzeko diru-laguntzen deialdia gaur onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak; ekoizleei ematen zaizkien diru-laguntza horietan 1.562.500 euro erabiliko dira 2011an.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du laguntza horien deialdia egiteko Agindua; laguntza horiek, kalitatearen programetan ekoizleak sartzeko eta kalitatezko produktuak sustatu eta merkatuetan sartzeko aukerak areagotzeko dira.

2011ko deialdian 1.562.500 euro erabiliko kopurua onartu da -horietatik 562.500€ LGENF erkidegoko funtsen kontura finantzatuko dira, eta 1.000.000€ EAEko aurrekontu orokorren kontura-, merkatuan hazteko aukera handiena duten kalitate-programei laguntzeko, programa horietan ekoizle berriak sartzea errazteko eta programa horietan parte hartzeak ustiapenei ekartzen dizkien gain-kostuak murrizteko.

Horrela, diruz lagunduko zaie ekoizleei kalitatea kontrolatu eta ziurtatzeko sistemak diseinatu eta ezartzen, ohiko ikuskapenak egiten, laginak bildu eta aztertzen, koordinazio eta zuzendaritza teknikoan, administrazio-lanetan edo ezarri beharreko ekintza zuzentzaileak ikertzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan