Eu

Beatriz Artolazabal, Amurrioko eta Santurtziko erretiratuen kolektiboen topaketan

2018.eko uztailak 20

Amurrio, 2018 07 20

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Iosune Irabien alkatearekin batera, gaur goizean, Amurrioko eta Santurtziko erretiratuen kolektiboen topaketan parte hartu du; Arabako udalerrian izan da. Amurrioko Torre Aldea elkarteak urtero egiten du truke bikoitza Santurtziko adinekoekin: pasa den Karmen egunean, adineko amurriotarren ordezkaritza batek Bizkaiko udalerriko jaietan parte hartu zuen, eta, gaur, ostiralean, Amurrioko Intxaurdi kaleko Nagusien Etxea elkarteko auzotarrek, Juan Retamerorekin eta Txomin Txarterekin, lagun santurtziarrei egin diete harrera; 17:00etatik aurrera, sardina-jana egingo dute eta dantza Nagusien Etxeko instalazioetan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2018.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: Beatriz Artolazabal sailburua, Amurrioko eta Santurtziko erretiratuen kolektiboen topaketan 🔗 https://t.co/pM9rr7psi5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iosune Irabien; Txomin Txerta, Ricardo Pacheco, Adolfo Gómez