Eu

“Zuria ta Kitto” ekitaldi enoturistikoa Euskadiko ardo zuriak ezagutzera emango du uda honetan Gasteizko enparantzatan

2018.eko uztailak 19

Abuztuaren azken asteburua, Gasteizko enparantza desberdinetan, Euskadiko ardo zuriak,Euskadiko hiru jatorri izendapenak eta Arabako Errioxako ardo zuria, eta gastronomia uztartuko dira Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako “Zuria ta Kitto” ekitaldi enoturistikoaren bidez.

Mikel Garaizabal enologoak ekimena aurkeztu du. Bertan Euskadiko ardo zuriak, hiru lurralde historikoko Txakolinak eta Arabako Errioxako ardo zuria, sustatzea eta bere kalitatea balioan jartzea dela ekitaldiaren helburu adierazi da.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, nabarmendu du gaurko aurkezpenean “Zuria ta Kitto” bezalako ekitaldien bidez elikaduraren balio kateko bi atal, produktua eta gastronomia batzen ditugula, balio erantsia emanez.

Ekitaldia abuztuaren 31tik, ostirala, irailaren 2ra arte Euskadiko kalitatezko produktuak eta euskal ardo zuriak dastatu ahal izango dira erdiko plaza publikoetan.

Bertako eta nazioarteko sustapena

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak Euskadiko kalitatezko ardoen sustapena Elikagai Industriaren Lehiakortasun Planak jasotzen duen lehentasunezko bat dela nabarmendu du. "Gure ardoen presentzia merkatu eta azoka mota guztiez hornitzea nahi dugu, gertuenetan, gaurko aurkezpenaren kasuan, eta bokazio esportatzaile dutenetan ere", gehitu du Manterolak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak