Eu

Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalei buruzko txostena

2018.eko uztailak 19

Laneko istripuei eta gaixotasun profesionalei buruzko 2017ko urteko txostena aurkeztu da

 

Barakaldon, 2018ko uztailaren 18an.- Mª Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearekin eta Alberto Alonso Osalaneko zuzendari orokorrarekin batera aurkeztu du gaur goizean 2017ko laneko istripuei eta gaixotasun profesionalei buruzko urteko txostena.

 Prentsaurrekoan sailburuak adierazi du 2017an lanaldian baja hartu eta laneko agintaritzari jakinarazitako laneko istripuak 29.484 izan zirela guztira. Lesio-mailaren arabera sailkatuz gero, 29.304 arinak izan ziren; 155 larriak eta 25 hilgarriak. 2016arekin alderatuz gero, hildakoak egon ziren istripuak %26 murriztu ziren, arinak %6 hazi eta larriak %12.

2017an baja in itinere izan zuten istripuak 3.914 izan ziren, eta 2016arekin alderatuz gero %11ko hazkundea egon zen. Horietatik 3.873 arinak izan ziren, 35 larriak eta 6 hilgarriak.

Sailburuak azpimarratu du datu horiek adierazten dutela gure gizarteko kide bakoitzaren kulturan laneko arriskuen prebentzioa integratzen jarraitzeko premia handia dagoela.

Jarraian, Alberto Alonso OSALANEKO zuzendari orokorrak azaldu du gizonezkoek istripuen %74,3 lanaldian izaten dutela eta emakumeek, aldiz, in itinere (%57). Bestalde, gizonezkoak dira istripu larri eta hilgarri gehien izaten dutenak ere (%82,55). Lanpostuko antzinatasunaren arabera aztertuz gero, lanaldiko istripuei dagokienez, argi dago lehenengo 6 hilabeteak kritikoak direla, 5 istriputatik bat baino gehiago laneko lehenengo 6 hilabeteetan izaten baitira.

Bestalde, 2017an gaixotasun profesionalen 3.080 parte aitortu ziren. Horietatik 2.800 gaixotasun profesionalak zirela erabaki zen azkenean, 1.957 gaixotasun berriak izan ziren, eta 843, berriz, gaixotzeak. 2017an gaixotasun profesionalen 227 parte gehiago egon zen 2016an baino, hau da, %9ko hazkundea egon zen.

2017an gaixotasun profesional gehien industria sektoreko enpresetan izan zen, eta batez ere gizonezkoak izan ziren; emakumeei dagokienez, kasurik gehien zerbitzuen sektoreko enpresetan gertatu ziren, eta logikoa da hala izatea, emakumeen enpleguaren %90 sektore horretan izaten baita.

Datu eta azalpen hauen ondoren, sailburuak adierazi du azken urteetan istripuek beherako joaera dutela -gorabeherak egon arren-, eta OSALANEKO langileen inplikazioa aitortu beharra dagoela “langileak baitira erakunde hau gaur egun duen kalitate-mailara eraman dutenak” adierazi du.

“Are gehiago, OSALANEN urteroko txosten hauen zeregina da gertatzen ari denaren ikuspegia eta eboluzioa eskaintzea, prebentziorako praktikarik onenak garatzen jarraitzeko eta laneko arriskuen prebentzioaren kultura erakutsi gure gizarteko estamentu guztiei”, adierazi du amaitzeko.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osalanEJGV
    2018.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Informe accidentes laborales y enfermedades profesionales 2017 ➡︎ https://t.co/umofjSFX5q @osalanejgv https://t.co/erW11lHoRj

  • @osalanEJGV
    2018.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalei buruzko txostena ➡︎ https://t.co/DCxsP2AlFt @osalanejgv https://t.co/erW11lHoRj

  • @mikel_uriguen
    2018.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalei buruzko txostena ➡︎ https://t.co/DCxsP2AlFt @osalanejgv https://t.co/erW11lHoRj

  • @ConsejeroD7
    2018.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalei buruzko txostena ➡︎ https://t.co/DCxsP2AlFt @osalanejgv https://t.co/erW11lHoRj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak