Eu

Arantxa Tapia sailburuak Erkidego bakoitzaren lurralde eremuarekin bat datorren eskualdeko aplikazioan oinarritzen den NPBren eredu berria defendatuko dela Euskaditik adierazi du

2018.eko uztailak 18

Horrala ziurtatu du Nekazaritza eta Elikaduraren Kontseiluko Organoaren urteko bileran. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila bultzatzen ari den programa sektorial batzuk, Arantxa Tapia sailburuak presidituta eta euskal erakundeek eta agente sektorialen partaidetzarekin.

Gaur goizean, Euskadiko Nekazaritza eta Elikaduraren Kontseiluak urteko bilera egin du Vitoria-Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. 2016an eratu zenetik Kontseiluak egin duen hirugarren urteko bilera izan da eta administrazio publiko guztiek eta agente sektorial guztiek parte hartu dute bertan. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak presiditu du bilera, eta NPBren erreforma berriaren gainean Euskadik duen posizionamendua azaldu die bertaratutakoei; posizionamendu hori bera jakinarazi dio berriki Ministerioari egin den Aholku Batzorde batean, eta, labur esanda, erreklamazio hauek egiten dira, besteak beste: NPBrako fondoak mantentzea indarrean dagoen aldirako, araudi komunitarioa garatzea eskualdeei protagonismo handiagoa emanda, eta Autonomia Erkidegoen aldeko erabateko subsidiariotasunarekin.

Premisa horietan oinarrituta –Tapiak adierazi du- Eusko Jaurlaritzan, Foru Erakundeen eta sektoreko agente sektorialik adierazgarrienen babesarekin, Erkidego bakoitzaren lurralde eremuarekin bat datorren eskualdeko aplikazio administratiboan oinarritzen den NPBren erreforma eredua defendatuko dugu, non errentak laguntzeko zuzeneko ordainketak esklusiboki aktiboan dauden nekazarientzat izango diren eta Autonomia Erkidego bakoitzaren lurralde eremuari lotutako Landa Garapeneko Programen egungo eredua (LGP) babestuko den”.

Nekazaritza Kontseiluaren bilera honetan, NPBa ez ezik Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila bultzatzen ari den programa sektorial batzuk ere aztertu dira, hala nola Latxa arrazako Esnetarako Ardia Dinamizatzeko Plana, FOPE (Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plana) eta PEMA (Egurraren Plan Estrategikoa) planen eguneraketak, eta okelatarako behien sektoreko eta Eusko Labelaren eremuko jarduketak. Era berean, Emakume Nekazarien Estatutuei lotuta egin diren aurrerapenei heldu zaie.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluak duela bi urte ekin zion bere bideari, eta bera abian jartzea aurrerapausoa izan zen Eusko Jaurlaritzak lehen sektorerako eta baserri mundurako markatutako estrategiaren barruan, non erakunde eta agente sektorial guztiekin etengabe elkarlanean aritzea funtsezkoa baita. Hala, Eusko Jaurlaritzak presiditzen du Kontseilu hau, hiru foru aldundien, EUDELen, erakunde profesionalen eta nekazaritza eta elikadurako elkarteen partaidetzarekin. Horien guztien baterako lana da euskal nekazaritza administrazioen eta sektorea hoberen errepresentatzen duten agenteen arteko koordinazio, kontsulta eta aholkularitzarako tresna, Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako politiken diseinurako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak