Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko hezkuntza sailek bilera egin dute unibertsitate politikaz aritzeko

2018.eko uztailak 18

Iruñean egin dute lan-saioa unibertsitate eta ikerketa arloetan daramaten ekimenen berri izateko eta aurrera begirako elkarlan-bideak aztertzeko


Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza departamentuetako ordezkariek bilera egin dute Iruñean unibertsitate eta ikerketa arloko politiken inguruan ekimenak elkartrukatzeko eta aurrera begira elkarlanerako aukerarik egon daitekeen aztertzeko. Bileran izan dira Jaurlaritzatik Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz eta Ikerketaren zuzendari Amaia Esquisabel. Nafarroako gobernutik, berriz, Unibertsitateen eta Hezkuntza baliabideen zuzendari oroko Nekane Oroz eta Unibertsitateen zerbitzu-zuzendari Raúl Azpilicueta.


Bi erkidegoek duten berezitasunetako bat da hainbat campus dituen unibertsitate publiko bakarra dutela (NUP eta EHU); Euskadik Nafarroak baino biztanle gehiago artatzen baditu ere, unibertsitate pribatuak ere badituzte bi erkidegoek (Deustu eta Mondragón unibertsitatea, batetik, eta Nafarroako Unibertsitatea, bestetik); gainera, biek ala biek dituzte UNEDari atxikitako zentroak.


Ildo horretan, Nekane Orozko Unibertsitateen eta Hezkuntza baliabideen zuzendari orokorrak eta Unibertsitateen zerbitzu-zuzendari Raúl Azpilicuetak oso positiboki baloratu dute lehen eskutik ezagutu izana Eusko Jaurlaritzaren 2015-2018 Unibertsitate Planak jasotzen dituen ekimenak eta ekintzak eta adierazi dute, “ Euskadiko unibertsitate politika sistemagandik asko ikas daitekeela, etorkizunari begirako inbertsio eta errendimendua eredu arrakastatsua delako”. Besteak beste, ikerketa politikaz, unibertsitate eskaintzaz, errendimendu adierazleez eta unibertsitateen finantzazio eredu ezberdinez aritu dira; izan ere, Nafarroako Hezkuntza departamentuak ahalegin berezia egin baitu horietan guztietan 2018-2020 bitarteko inbertsioa finkatuz.


Orain izandako bilera ez da lehenengoa izan; aurretik, apirilean, Gasteizen elkartu ziren bi gobernuetako ordezkariak, unibertsitate arloan izaten dituzten bileren harira eta erkidegoek estatuarekin dituzten bileren testuinguruan, Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorraren eta Ikerketa Ekintzaren Ebaluaketarako Batzorde Nazionalaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak