Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabal: “Lanbidek Mungian dituen bulego berriek arreta pertsonalizatuko eredu berria eskaintzen dute”

2018-07-18

 

  • Olalde Beresia kaleko 3 zenbakian daude, eta beste txikiago batzuen ordez jarri dira
  • Borja Belandia eta Ager Izagirre alkatea inaugurazio-ekitaldian izan dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera
  • Enplegura jotzeko laguntza eta aholkularitzaren inguruko prozesu xehatua

 

 

Mungia, 18 07 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Lanbidek Mungian dituen bulego berriak inauguratu ditu; Olalde Beresia kaleko 3 zenbakian daude. Artolazabalek nabarmendu du “erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta pertsonalizatuko eredu berria; horren bidez, enplegura jotzeko laguntza eta aholkularitzaren inguruko prozesua ematen zaie. Hori Lanbide hobetzeko eta eguneratzeko prozesu osoan sartzen ari gara”

 

Artolazabal sailburuarekin batera, aurkezpen-ekitaldian Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, Nestor Aranak, Marta Etxebarriak, Ager Izagirre Mungiako alkateak, Alaitz Erkoreka alkateordeak eta Nagore Torre Ekonomiaren Sustapeneko eta Enpleguko zinegotziak parte hartu dute.

 

Bulego berriek oso leihate handiak eta diseinu funtzionala dituzte, beste txikiagoen ordez. Lokalak gaur goizean aurkeztu dira; Olalde Beresia kaleko 3 zenbakiko beheko solairuan daude, eta 349,55 metro koadro dituzte. Horietan, 12 pertsonak lan egiten dute; 8 LANBIDEkoak eta 4 Sepekoak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ager Izagirre