Eu

Euskadiko dokumentu-ondareari eta artxibo-sistemari buruzko lege-zirriborroa. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2018.eko uztailak 18

Lege-aurreproiektuak, hartara, dokumentuen prozesu osoa edo bizitza-ziklo integrala arautuko du; hasi diseinu-prozesutik eta kudeaketa-prozesuen formalizaziotik, harik eta, hautatu ostean, behar adinako balioa egiaztatzen dutenen –eta, ondorioz, Euskadiko dokumentu-ondarea osatuko dutenen– behin betiko kontserbaziora iritsi arte. Hala, bizi garen gizarte digital honek planteatzen dizkigun erronkei erantzungo diegu.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau