Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskal Administrazio elektronikoa Madrilen

2011.eko otsailak 08

Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendariak euskal Administrazioaren eraberritzea azaldu du Madrilen

Iñaki Ortiz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendariak, parte hartu du gaur SOCINFO Fundazioak (Sociedad de la Información) Madrilen antolatu duen 'Planes de modernización autonómicos y cooperación territorial en la e-Administración' izeneko gaiari buruzko mintegian. Ortiz jaunak euskal Administrazioan izandako esperientziari buruzko xehetasunak eskaini ditu Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialean. 

Zuzendariak PIParen (Berrikuntza Publikoaren Plana) prestatze-prozesua ere azaldu du zeinak lankidetza eta parte-hartze irizpideak gidari izan dituen. Administrazio eta Gobernu Elektronikoaren Plan Estrategikoa (PEAGE) eta Informatika eta Telekomunikazioen Plana (ITP) ordezkatzen dituen Plan berriak 11/2007 Legea erabat betetzea du helburu, herritarrek zerbitzu publiko guztietara baliabide elektroniko bidez jotzeko duten eskubidea eraginkor bihurtuz.

Halaber, PIParen helburua da Gobernu Irekiaren politika Eusko Jaurlaritzako sail guztietara hedatzea, herri administrazioaren antolamendu eta funtzionamendu hobetzea baita egokiagoa den azpiegitura teknologikoa diseinatu eta ezartzea ere. 

Iñaki Ortiz SOCINFO Fundazioak argitaratzen duen aldizkariko elkarrizketa baten protagonista da ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Ortiz