Berriak Hezkuntza

500.000 euskarazko ikasmaterialetarako (Gobernu Bilera 2018-07-17)

2018-07-17

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Agindu bat onartu du, eta agindu horren bidez dirulaguntzak deitzen dira unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmateriala erosteko (EIMA I).

Guztira 500.000 euroko zenbatekoa duten dirulaguntza horiek euskarazko irakaskuntzak ikasleei gastu gehiago ez sortzea dute helburu, erabilitako ikasmaterialaren arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko