Berriak Hezkuntza
Eu

1,5 milioi euro gailu digitalak erosteko diru-laguntzatan (Gobernu Bilera 2018-07-17)

2018.eko uztailak 17

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2018-2019ko ikasturtean gailu digitalak erosteko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. Gailu horiek Euskadiko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabiliko dituzte ikasgeletan. Deialdi honek 1.505.800 euroko zenbatekoa du.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, 2018-2019 ikasturte honetan Sare_Hezkuntza Gelan sarean dauden ikastetxe publiko edo itunpekoetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa ikasten ari diren ikasleek; ikasle horiek beka baten onuradun izan beharko dute, ikas-materialaren osagaian, 2017-2018ko ikasturteko beka-deialdian.

Gainera, diru-laguntza eskuratu ahal izateko, eskuratu duten dispositibo digitalak bat etorri beharko du ikastetxeak eskatzailearen talde guztiarentzat aukeratu duenarekin, beti ere Aginduak zehazten dituen ezaugarri teknikoak betez (pantailaren tamaina, memoria gaitasuna eta sistema eragileari dagozkion ezaugarriak). Gailuak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera eskuratua beharko du izan. Ikasle bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 200 eurokoa izango da gailua erosteko.

Sare_Hezkuntza Gelan

Sare_Hezkuntza Gelan proiektuak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesurako material eta baliabide digitalak sortzea bultzatzen du, horiek ikasgelan erabiltzea, hori guztia gauzatu ahal izateko beharrezko den formazio teknologiko eta pedagogikoa ematearekin batera.

Sare_Hezkuntza Gelan proiektuak bi ikasturteko iraupena du. Hortaz, programan parte hartzen duten ikastetxeek hezkuntza digitalaren eredua dagokion zikloaren hasieratik amaierara arte eskaintzen dute, dela Lehen Hezkuntzan, DBHn edo Batxilergoan. Hautatutako ikastetxe berriek eta aurreragoko deialdietan hautatuak izan zirenek Sare_Hezkuntza Gelan sarea osatzen dute.

Ikastetxe hauek unitate didaktiko bat edo gehiago irakasten dituzte modalitate digitalean, arlo edo ikasgai guztietan, hautatzen dituzten kurtsoetako talde guztietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko