Eu

Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren eta EHU-UPVren artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza-politiken garapenari buruzko informazio-sistemaren inguruan lankidetza-hitzarmena sinatzeari (Gobernu Bilera 2018-07-17)

2018.eko uztailak 17

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren eta EHU-UPVren artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza-politiken garapenari buruzko informazio-sistemaren inguruan lankidetza-hitzarmena sinatzeari. Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “EHUk eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak biek sinesten dute hezkuntza-sistematik lan-merkaturako trantsizioari behatzeko tresnaren garapenean sakontzeko ideian. Zehazki, informazio espezializatuak eskuratzeko tresna eta eragiketak kudeatzen eta horiei eusten batera parte hartzeko interesa dute, besteak beste, EHUko egresatuen laneratzearen inguruko behatokiaren kasua, ezagutza sortzen duen eta hezkuntza-eskaintzaren eta -kudeaketaren eremuetan erabakiak hartzeko orientazioa eman dezakeen erakunde eta enplegu-politikan jarduketak sustatzeko erakunde gisa ulertuta”.

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) sentsibilizatuta eta konprometituta dago goi-mailako irakaskuntzako zerbitzu publikoa emateko inguruneko gizarte-, ekonomia- eta kultura-premiei erantzuteko eskakizunarekin. EHU funtsezko bazkide da 2020rako Europako Estrategia praktikan jartzeko, ezagutzan oinarritzen den ekonomia jasangarria eta arduratsua sustatu eta finkatzeko, eta, horretarako, gizartearen prestakuntza hobetu eta lan-merkatuetan dauden aldaketa bizkorretara egokitzeko erraztasunak emateko.

UPV/EHUko arduradunek beren parte-hartzearen eta eraginaren oinarri den gizarte- eta lan-errealitatearen inguruko informazio egokia eduki behar dute, dela antolamendu akademikorako, curriculumeko edukiak berritzeko, titulazioen mapetan aldaketak egiteko edo egresatuei informazio-zerbitzuak eta laneratzeko zerbitzuak eskaintzeko. Are gehiago, laneratzeko adierazleak behar dituzte, beren kalitate-politikarako eta graduen homologaziorako.

Testuinguru horretan, UPV/EHUk eta Lanbidek sinesten dute hezkuntza-sistematik lan-merkaturako trantsizioari behatzeko tresnaren garapenean sakontzeko ideian.  Zehazki, informazio espezializatuak eskuratzeko tresna eta eragiketak kudeatzen eta horiei eusten batera parte hartzeko interesa dute, besteak beste, UPV/EHUko egresatuen laneratzearen inguruko behatokiaren kasua, ezagutza sortzen duen eta hezkuntza-eskaintzaren eta -kudeaketaren eremuetan erabakiak hartzeko orientazioa eman dezakeen erakunde eta enplegu-politikan jarduketak sustatzeko erakunde gisa ulertuta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, urtero, EHUn gradu eta graduondoetan titulatutako pertsonei laneratzeari buruzko inkesta egingo die. Zentsuaren araberako eragiketa da. Zentsuaren bolumena aldatu egingo da, promozio bakoitzaren tamainaren arabera. Promozio bakoitzak inkesta bakarra egingo du, eta titulazioa eskuratu eta hiru urtera inkesta egingo zaio berriro.  Inkestak egresatuaren lan-jarduerarekin lotutako zenbait galdera ditu.

Lanbidek emaitzak baliatuko ditu eta inkestaren bidez eskuratutako erantzunen ondorioz laneratzeari buruz jaso den informazioarekin txostenak egingo ditu, eta informazio hori EHUrekin partekatu eta http://www.lanbide.euskadi.eus web-orrialdean argitaratuko du.

Akordioak ez du betebehar ekonomikorik ekarriko alde batentzat ere. Hala ere, alde bakoitzak hitzarmeneko klausulek beren gain hartutako eskakizunen ondoriozko gastuak ordainduko ditu.

(Egresatzea: hezkuntza-establezimendu batetik irtetea, ikasketak amaitu ondoren.)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak