Eu

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Sesosgi-Gipuzkoako gizarte- eta osasun-zerbitzuak enpresari diru-laguntza ematea, mendeko adinekoen zaintza-ekipoen egoera biopsikosozialaren egoera monitorizatzen duen app bat sortzeko (Gobernu Bilera 2018-07-17)

2018.eko uztailak 17

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak onartu egin du 100.000 euroko diru-laguntza ematea Sesosgi-Gipuzkoako gizarte- eta osasun-zerbitzuak enpresari, mendeko adinekoen zaintza-ekipoen egoera biopsikosoziala monitorizatzeko aplikazio baterako, tablet eta smartphonetarako.

“Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostia-San Sebastiango Udalak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak tabletetarako eta smartphonetarako app-a sortzeko proiektu pilotua finantzatzen lagunduko dugu, erabiltzailearen arabera, sustapen-mekanismo batzuen bidez zaintza-ekipoen irudiaren bidez zaintzen duten –Lehen mailako euskarri-sarea– hurbilekoak identifikatu ahal izateko, tradizioan opakua den espaziora, etxera, jo ahal izateko “antena” bilakatzeko. 

Sistemak aldian behin zaintza-ekipoko kideen egoera biopsikosoziala monitorizatzen du, gamifikatze-dinamiken bidez eta diagnostikorako funtsezkoa den informazioa aldian behin eta etengabe ematea sustatzen duten balio erantsiko zerbitzuen bidez. Diagnostiko horretatik abiatuta, sistemak psikologian eta hezkuntzan esku hartzeko plana eraikitzen du, gomendio pertsonalizatuen, prestakuntzaren eta onlineko laguntza emozionalaren bidez, zaintzaren eta autozaintzaren kalitatea hobetzeko eta, horrela, jasangarriago egiteko. 

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, proiektua finantzatzen duten gainerako erakunde publikoekin batera, SESOSGI-Gipuzkoako gizarte- eta osasun-zerbitzuak enpresak ildo horretan egiten dituen jarduera eta proposamenak ezagutzen dituzte, eta enpresa estrategikotzat jotzen dute, app-a sortzeko proiektu pilotua garatzeko. Enpresa horrek langile espezializatuak eta arlo horretako jardueren garapenean esperientzia duen ekipoa ditu. 

“Azkar bizkortzen den gizartean bizi gara: adinekoen kopuruak gora egingo du, nabarmen, datozen urteotan, eta zaintzaren eremua bost faktorek baldintzatuko dute, datozen urteotan: biztanleriaren zahartzea: 2017tik aurrera, 65 urte betetzen hasi da Baby Boomeko belaunaldia; alegia, datozen 20 urteotan, urte bakoitzean Euskadin 33.215 pertsonak beteko dituzte 65 urte.  Gaixotasun neurologikoen eta osasun mentaleko gaixotasunen (Alzheimerrak edo beste patologia zerebrobaskular batzuek eragindako dementziak) kasuen gorakadak hirukoiztu egingo dira, datozen 40 urteotan, bizi-itxaropena handitu egin delako, bai eta bizi-ohitura ez-osasungarriak ere”, esan du Artolzabalek.

Era berean, sailburuak gogoan du “mendekotasun-balorazio positiboko kasuen gorakada: 2015eko abenduaren 31ren eta 2016ko abenduaren 31ren artean, Euskadin 69.643 pertsona izatetik 72.817 pertsona izatera igaro zen (3.174 pertsona gehiago, % 4,6) mendekotasun-balorazioko baremoaren (MBB) mailaren batekin diagnostikatutako pertsona kopurua, eta joera horrek etorkizunean ere hala jarraituko du. Zaintzeko aukera duten familiartekoen kopuruak pixkanaka behera egin du, batik bat emakumea lan-merkatuan sartu delako, familietan seme-alaben kopuruak pixkanaka behera egin duelako edo dibortzio-kopurua areagotu egin delako”.

Errealitate horiei erantzuteko eta beren eskumenak baliatzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren iritziz interes orokorrekoa da pertsona oinarri duen eta ahalik eta ongizate mailarik altuena bermatzeko arreta integralean berrikuntzarako estrategia eta jarduerak formulatu eta sustatzea eta, horretarako, lehentasuna ematea eta bide ematea beren ohiko ingurunean geratzeari eta etxeko arretari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak